[itzul] big data
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Ots 19, 08:51:15, CET 2015
Kaixo, Xabier:
Inork erantzuten ez duenez, eta hoberik edo estandarragorik ezean,
"eskerga" bururatzen zait nahikoa apropostzat. Bide batez, aspaldion
erretiratuxe dagoen hitza (lapurterazko asko bezala egokitu daitezke
bizkaierazkoak, ezta?) birplazaratzen lagundu genezake.
*1.* Enorme. "Ingente", "desmedido", "desmesurado", "descomunal" Lar.
v. eskergabe
(I, 4). Nun daukazu Durangoren / goarnizi[n]o eskargea. BBizk 30. Orrelako
kulpa txiki bat gaitz zeñ eskergea dan. Cb Eg II 171s. Berneko erimen
eskerge bat pariduten nagoala. (Gandara, carta a Larramendi, 1764). BAP
1966, 161. Ur aserrea / Mendi eskerkea. GavS 19. Neure soldauben
billaukerija ain eskergia. Mg PAb 209. Deabruak betondoko eskerga bat
emoeutsan. Añ EL1 13. Jaso ezin daben karga eskergiagaz. Astar II 15s. Egingo
naz txibi eskergea. Zav Fab RIEV 1909, 34. Mendi eskargearen arrokan. Izt C
72. Pekatu guztiz eskergia. CatBus 24. Emakume eskerga, ezain, itxusi eta
bildurgarri bat. Ur MarIl 65. Ots añ eskergea. AB AmaE 454. Mendi eskergak
argitu doazan legez. La Abeja, Enero 1890, 56 (ap. DRA). Durangaldeko mendi
eskerga tontortsu orrek. A LEItz 132. Zoritxar eskergeak. Zait Sof 141. Guda
eskergak. Ib. 165. Pixu eskerga bat. Txill Let 104. Theresaren zorigabe
eskergari bezperan aterbe eman zion. Mde HaurB 56. Uhin eskerge batek. Ib.
104. Makiña eskerga bat. Vill Jaink 44. Eskolea zan etxe eskerga ori.
Erkiag BatB 17. Euskararen izaeraz [...] zabalkunde eskerga [...] egin zuen.
MEIG VI 65.
Xabier Artola Zubillaga<xabier.artola a bildua ehu.es> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko otsailak 18 10:42):
> Kaixo:
>
> Nola emango zenukete informatikan azken aldian hainbeste erabiltzen den
> "big data" terminoa?
>
> Hona ingelesezko wikipedian datorren definizioa:
>
> Big Data is a broad term for data sets so large or complex that they are
> difficult to process using traditional data processing applications.
>
> Gaztelaniaz, bere horretan uzten da normalean; "datos masivos" edo "datos
> a gran escala" ere proposatzen dituzte. Frantsesez, berriz, "megadonnées"
> erabiltzea gomendatzen du DGLFLFk (Délégation générale à la langue
> française et aux langues de France).
>
> Eskerrik asko,
>
> Xabier.
>
>
> ---
> This email is free from viruses and malware because avast! Antivirus
> protection is active.
> http://www.avast.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150219/567933ea/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago