[itzul] Transkripzioak direla eta
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
As, Urt 13, 11:55:37, CET 2015
Kaixo guztioi, eta, bide batez, urte berri on!
Joan den urteko azken osoko bilkuran izandako zenbait parte-hartze
transkribatzen gabiltza, eta zalantza (oinarri-oinarrizkoa, egia esan)
sortu zaigu, adibidez, esaldi honekin:
"Hurrengo puntura *pasau* baino lehenago, eskaerak eta galderak puntua,
hain zuzen ere, esatea *hile* honetan, ROMek dakarrenez, (...)"
Horrelakoetan, zer egin "pasau", "hile" eta antzekoekin? Alkateak horixe
esan bazuen ere, hitzok zuzendu, eta "pasatu" eta "hil" jaso beharko
genuke, ez? Ala, transkripzioa denez, ahozkotasunari eutsi, eta bere
horretan utzi beharko genituzke?
Milesker!
Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150113/3ad39f1e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago