[itzul] "Adaptar" dela-eta

"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Maiatza 14, 09:31:14, CEST 2015


Kaixo, Amaia:

Libre zara, noski, nahi duzun egitura erabiltzeko, eta ni ere bai, noski.

Adibideak jartzerakoan, horregatik erabili nuen "besteak beste" forma: adierazteko dozenaka modutara itzul daitekeela esaldi hori, baina egitura bat hobetsi nuen, benetan azpimarratu nahi nuena -egindako galderaren muina- garbiago agertzeagatik.

Izan ere, galdetzaileak jakin nahi zuena ez zen zer egitura erabili hor, baizik eta, nik ulertu nionez, behintzat, ea nola deklinatuko genukeen "egokitu" aditza, eta, aldi berean, zein aditz erabiliko genukeen "adaptar" emateko, eta aditz horiek ere nola deklinatuko genituzkeen.

Dena dela, iradoki nahi baduzu "behin... -enean" egitura "okerra" edo "desegokia" edo "gaztelaniaren kalkoa" dela (badakit ez duzula hori esaten, baina horrela ere uler daiteke), uste dut horren egokitasuna nahiko ondo erakusten duela "Euskaltzaindiaren Hiztegiak", esaterako, 3. adieran:

"3 (Perpaus txertatu bati sarrera emanez, aditz nagusiaren ekintza noiz hasten den adieraziz), Ik. behin ...-z gero. Behin abiada hartu zuenean, ez zegoen mutila isiltzerik. Jainkoaren hitza behin bihotzean harturik, leheneko bekatuetara berriz bihurtzen dena. Behin gure nahimena ekinaldi bizkor batez bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik lasaituko aldez besteko asmo bat hartu arte."

Eta Orotarikoan:

"(Con -(e)nean). [cid:828552907 a bildua 14052015-2DA3] Hobe da [...] kolerari athearen ukhatzea, ezen ez haren uztea sartzera [...]; ezen behin sartu denean, gaitz da haren atheratzea. SP Phil 232. Satanek behin arima bat bekhatuan eror-arazi duenean, ez da maleziarik enplegatzen ez duenik, hura are gehiago itsutzeko. He Gudu 162. Beiñ atera geranean gaitza zirudien pauso onetatik, nork esango digu [...] argi au nolakoa dan? Lar SAgust 8. Behin haren naza hautse dianian, jarraikiz gaistokeria güzien ühaiztia bezala doalakoz. Egiat 261. Ez diro deusek iraungi / behin biztu denean / iraun beharko du beti. Monho 122. Beiñ abiadea artu zuanean, etzegoan mutilla ixiltzerik. Ag G 266. Gaberdirarte jardun ziran arto-zuriketan eta, bein lana bukatu zutenean, [...] bakoitzak bere etxeko bidea artu zun. TAg Uzt 295s. Jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben senar-emaztiak euren artian, beiñ ogeratzen ziranian. Etxba Ibilt 461. Bein erabaki genduenian / ezkontzak etzun luzatu, / zerbaiten palta sentitzen nuan / da egun artan osatu. Uzt Sas 205. Uztapide au gazte-denboran / beti izan da nagiya, / baña bein asi zanian argi / ibilli zuan begiya. Lasarte in Uzt LEG II 88. Bañan bein asi nintzanean, egundoko zaletasuna sartu zitzaidan. MMant 31. "

Horren forma sinonimoa da, era berean, "behin ...-z gero", eta horren erabilerari buruzko azalpen eta adibide ugari dituzu bi hiztegi horietan.

Alegia, kasu horretan bi hizkuntzek forma berdina erabiltzeak ez du esan nahi kalkoa denik (zein da lehenago: oiloa ala arrautza? ala txita?), eta gaztelaniaren kalkoa balitz ere, horrek ez luke esan nahiko kalko okerra denik, tradizioan hala erabili baldin bada, behintzat, hiztegietan azaltzen den bezala.

Dena dela, berriro diot, hori ez zen galderaren gaia

Ondo izan!

________________________________
Nork: Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es]
Bidaltze-data: miércoles, 13 de mayo de 2015 9:59
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "Adaptar" dela-eta

Nik "behin... -enean" egitura hori ez nuke erabiliko. Horren ordez: egokitu eta gero/jarri eta gero/moldatu eta gero
.

________________________________
De: "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.eus>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Martes 12 de Mayo de 2015 12:06
Asunto: Re: [itzul] "Adaptar" dela-eta

Niri hauek atera zaizkit, besteak beste:


Behin haurra gurasoetara egokitu denean, eta alderantziz, orduan joan behar du egokitzen beste pertsona batzuetara.

Behin haurra gurasoei egokitu zaienean, eta alderantziz, orduan joan behar du egokitzen beste pertsona batzuei.

Behin haurra gurasoetara jarri denean, eta alderantziz, orduan joan behar du jartzen beste pertsona batzuetara.

Behin haurra gurasoekin ondo moldatzen denean, eta alderantziz, orduan joan behar du ondo moldatzen beste pertsona batzuekin.

(...)

________________________________
Nork: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com]
Bidaltze-data: martes, 12 de mayo de 2015 1:09
Nori: Itzul
Gaia: [itzul] "Adaptar" dela-eta

Kaixo: hara esaldi hori...

Una vez el niña-o se ha adaptado a sus padres  y viceversa, debe de ir adaptándose a otras personas

Gustura hartuko nituzke zuen "adaptado/adaptándose" horiek, eta esaldia nola deklinatzen duzuen, jakina.

Mila esker, aurrez

Joxemari


________________________________
[http://static.avast.com/emails/avast-mail-stamp.png] <http://www.avast.com/>
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
www.avast.com<http://www.avast.com/>



________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu



________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150514/b161aa79/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: attf0f3c.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: attf0f3c.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150514/b161aa79/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago