[itzul] Jeloskor
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ost, Aza 4, 10:41:05, CET 2015
Jeloskor izateko bi manera dira zure adibideotan: lehenengo biak zaindu nahi duen zerbaitetaz da jeloskor, hau da, ohorea zaindu nahi luke lehenean eta kastitatea bestean; hirugarrena era berekoa izan liteke (ahizpa zaindu nahi luke) baina gure ohituretan, aldiz, beste interpretazioa nagusitzen zaigu, hau da, ahizparekin ez da kontent. Idatzi zuenak ere horrela eman ote zuen? Orotarikoak nik aipatu bigarren interpretazioa egiten du.
Gaztelaniaz ere gauzak egin daitezke "con celo" edo senti daitezke ere "celos"
Orotarikoaren azalpenak aski argiak iruditzen zaizkit.
Horrez gain, belarriak niri norbaiten edo norbaitekin ekartzen dizkit, baina ez dut horietarako beste argudio edo biderik eta badakigu nork bere belarriak dituela... eta bat alde batean eta bestea kontrako aldean.
Bakartxo
> Message du 04/11/15 09:57
> De : "Alfontso Mujika Etxeberria"
> A : "ItzuL"
> Copie ā :
> Objet : Re: [itzul] Jeloskor
>
>
"norbaitez jeloskor izan"
>
> Tradizioan:
> - Bere estatuko ohoreaz jeloskor den alhargunak.
> - Zeinaren [bihotzaren] kastitateaz arima bihotzdunak paregabeki ielozkor baitire.
> - Jeloskor izatu zen bere aizpa Leaz.
> -----------------------------
>
Biblian:
>
Has 30,1
Rakel, Jakobi semerik ezin ziola eman eta, ahizpaganako jeloskor jarri zen. Esan zion Jakobi: - Emazkidazu semeak edo hil egingo naiz.
Sal 78,58
Muinoetako sasikultuekin sumindu egin zuten, beren sasijainkoekin jeloskor jarri.
-----------------------------
>
Literaturan:
>
>
Fernando Rey: "hartaz jeloskorturik"
>
Jon Muņoz: "Badakizu hari buruz jeloskortunauzula?"
-----------------------------
>
> Alfontso Mujika Etxeberria
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> www.elhuyar.eus
>
>
>
>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
2015-11-04 9:33 GMT+01:00 Kulturgintza :
>
Kaixo, lagunok:
> Zalantza sortu zaigu jeloskor erabiltzeko orduan egokiak ote diren halakoak:
> Jeloskor dago zutaz; Mikel jeloskor jarri zen Josuz...
> Hau da, gaztelaniazko "estar celoso de" hala euskara daiteke?
> Eskerrik asko
>
--
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151104/8d51ff11/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: kulturgintza a bildua aek.org.png
Mota: image/png
Tamaina: 35095 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151104/8d51ff11/attachment.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago