[itzul] Zalantza
Beñat Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Or, Aza 6, 14:04:05, CET 2015
Zuk emanikako bi erlatiboetan lehenbizikoa bakarrik da gramatikala,
bigarrena, berriz, ez (aposizioan doan sintagmak numero komunztadurak ez
baitu atxikitzen, jadanik mezuetan azpimarratua izan den bezala).
Halere, gramatikala izanagatik, delako erlatiboa (*Badira egunak goizean
jaikitzea kostatzen zaidanak*) euskaldun anitzentzat bitxi baino
bitxiago da, eta zuretzat ere dudatzeko modukoa.
Bi arrazoi badira horretako: lehenbizikoa, erlatibatzeko eskalari
dagokiona (eta nire ustez, kasu honetan hain garrantzizkoa ez dena), eta
bigarrena, komunztadura jokoetan oinarritzen dena (ene iduriko, kasu
honetan pisua izan dezakeena). Kontua da, batzuetan euskaldunen
belarriak gramatika arruntak eskatzen dituen komunztadura legeak ez
dituela ongi hartzen. Holako egoera, perpaus erlatiboetan bereziki
agertzen da, burua pluralekoa izanik, perpaus erlatiboko azken aditzak
(-/en/ atzizkia hartzen duena) pluraleko morfologiarik ez duenean.
Horrela gertatzen da zure adibidean : /egunak /pluralean da, baina /zait
/aditzean pluraleko morfologiarik ez da. Bistan dena, pluraleko
morfologia eman daiteke : /zaizkit/ erabiliz, orduan (*Badira egunak
goizean jaikitzea kostatzen zaizkidanak*). Zorigaitzez, horrela eginez,
gramatika beste zerbaitetan zaurtzen da: izan ere, adibidean /kostatu
/aditzari dagokion argumentu absolutiboa singularrean da (...
/jaikitzea/), eta nekez beraz, aditz laguntzailea /zaizkit /izan
daiteke. Halere, ez ninteke harri, zenbait euskaldunek bi erran-moldeen
artean bat hautatu behar-eta, bigarren hau hobesten balute, lehenbizikoa
baino. Menturaz, beste ingurumen batzuetan aiseago onartzen ditugu
holako urraketak. Adibidez, gramatikalariek gustukoa dute Mitxelenak
behin, xerkatzen zituen argitasunak aipu zituelarik erran zuen hura :
/ez ditut aurkitu bila nenbiltzanak. /Mitxelenak argi zuen morfologiaren
aldetik munstro bat zela /nenbiltzan /forma, bi absolutibo-indize, beren
artean loturarik gabekoak, baitauzka adizkerak (/n/- alde batetik, 1.
pertsona singularreko subjektuari dagokiona, eta -/tza/- pluraleko
indizea bestalde, sintagma erlatibatuari doakiona. /Ibili /aditza
NOR-ZER aditza balitz bezala! Eta bizkitartean, anitz euskaldunentzat,
gehienentzat seguraz ere, naturalago da holako perpaus batean forma
desgramatikala (/ez ditut aurkitu bila nenbiltzanak/), gramatikala baino
(/ez ditut aurkitu bila nenbilanak/).
Dena den, testu tradizioan zuk agertu bezalako ingurumenetan holako
zailtasunen saihesteko bidea aurkitzen da, /non/ izenordain erlatibo
gisa erabiliz (/zeinetan /ere balia daiteke, baina markatuago bide da):
*Badira egunak non goizean jaikitzea kostatzen baitzait *(edo*zaidan*).
Uste dut, gorabehera estilistikoak kontuan hartzen ez badira, perpaus
hori euskaldun guziek aise eta minik hartu gabe adi dezaketen.
Hona horrelako bi adibide Etienne Salaberryren '/Ene sinestea/'
idazlanetik ateraiak:
/Badira////egunak//*nun *arbia *baita *gizonaren jateko hauta.//
//Badira////egunak//*nun *ahurtaraka burutik beheiti heldu
*baitzaikigu*, ahoaren bete, hauts ilun hilikia.
/Batzuetan /non /izenordaina ken daiteke /bait- /bakarrik erabiliz. Hona
Piarres Larzabalen antzerki bateko (/Senperen gertatua) adibide bat/
(Iparraldeko belarri batentzat argi eta sinplea da perpausa, baina ez
dakit hala gertatzen den Hegoaldekoen belarrietan):
/Badira mementoak, Jana Mari, eginbideari behatu behar *baita*,
aiherkundeak bere gisa utziz
/Barkatu hain luze idatzirik. /
/
Le 06/11/2015 09:39, Laxaro a écrit :
> Eskerrik asko erantzuteko lana hartu duzuen guztioi.
> Argi dagoena da zalantza ez dela nirea bakarrik.
> Eta beste era baten idatz daitekeela egia den arren, zenbaitek
> proposatu bezala, esaldia idatzi duenaren eta zuzentzailearen arteko
> norgehiagoka da azkenean.
> Segi bizkor.
>
> Nerea Korta<kortitx a bildua gmail.com <mailto:kortitx a bildua gmail.com>> igorleak hau
> idatzi zuen (2015(e)ko azaroak 6 09:35):
>
> Ez dakit zein den kasua, baina nik aldatu egingo nuke:
> Zenbait egunetan ohetik jaikitzea kostatzen zait.
>
>
>
>
> El 5 nov 2015, a las 18:34, JMN JMN <aupaurrera a bildua gmail.com
> <mailto:aupaurrera a bildua gmail.com>> escribió:
>
>> Hala ere, bi esaldiek "erdararen" morrontza dutelakoan nago.
>>
>> 2015/11/05 17:57(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER igorleak
>> idatzi zuen:
>>>
>>> “kostatzen zait” aditzaren argumentuak “JAIKITZEA” eta “NIRI”
>>> dira. Beraz: ZAIT.
>>>
>>> “Egunak” ez dira “kostatzen zait” aditzaren argumentu, eta
>>> beraz, berriro ere, “kostatzen zait” aditzak ez du zertan
>>> pluralean joan.
>>>
>>> Baina “...kostatzen zaidanak” erlatibozko esaldia “egunak”
>>> sintagmaren aposizioa da, eta numeroaren komunztadura bete behar
>>> du. Honela, beharbada, garbiago ikusten da (erlatibo marka
>>> bitxia onartzen bazait):
>>>
>>> Badira egunak, goizean jaikitzea kostatzen zaidanekoak.
>>>
>>> Dena dela, nik ez nuke “-neko” erlatiboa ipiniko.
>>>
>>> Asier Larrinaga
>>>
>>> *From:*JMN JMN [mailto:aupaurrera a bildua gmail.com]
>>> *Sent:* jueves, 05 de noviembre de 2015 17:49
>>> *To:* itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>
>>> *Subject:* Re: [itzul] Zalantza
>>>
>>> Pluralean bada... "zaizkidanak" izango da, ez? Edo gaizki ulertu
>>> dut?
>>>
>>> 2015/11/05 17:43(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER igorleak
>>> idatzi zuen:
>>>
>>> “goizean jaikitzea kostatatzen zaidanak” aposizio bat da,
>>> “egunak” izenarena.
>>>
>>> Egunak pluralean, aposizioa pluralean.
>>>
>>> Asier Larrinaga
>>>
>>> *From:*JMN JMN [mailto:aupaurrera a bildua gmail.com]
>>> *Sent:* jueves, 05 de noviembre de 2015 17:39
>>> *To:* ItzuL
>>> *Subject:* Re: [itzul] Zalantza
>>>
>>> Kostatzen dena jaikitzea da.
>>> Bigarrena.
>>>
>>>
>>> 2015/11/05 17:28(e)an, Laxaro igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> Zalantza bat daukat:
>>> *Badira egunak goizean jaikitzea kostatzen zaidanak / *
>>>
>>> *badira egunak goizean jaikitzea kostatzen zaidana*
>>>
>>> Bietan zein hobetsiko zenukete? Niri belarriak
>>> lehenbizikoa onartzen dit baina ez nago seguru.
>>>
>>> Eskerrik asko aurrez
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> Laxaro
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> ------------------------------------------------------------------------
>>>
>>> Avast logo <https://www.avast.com/antivirus>
>>>
>>>
>>>
>>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo
>>> electrónico en busca de virus.
>>> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>>>
>>>
>>>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>>
>>>
>>>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> ------------------------------------------------------------------------
>>>
>>> Avast logo <https://www.avast.com/antivirus>
>>>
>>>
>>>
>>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo
>>> electrónico en busca de virus.
>>> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>>>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>
>>
>>
>> ------------------------------------------------------------------------
>> Avast logo <https://www.avast.com/antivirus>
>>
>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo
>> electrónico en busca de virus.
>> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>>
>>
>
>
>
> --
> Laxaro
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151106/fc12e392/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago