[itzul] Koordenatu geografikoak
Belen Pikabea (ITZULIKA, S.L.L.)
bpikabea a bildua itzulika.com
Ost, Aza 11, 10:20:26, CET 2015
Aupa!
Nola eman behar dira koordenatu geografikoak?
Adibidez, 43¤ 15' 45.3" N edo 43¤ 15' 45,3 N?
Nik lehenengoa hartuko nuke. N ingelesez utziz gero, puntua jarri behar litzatekeela iruditzen zait. "Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak" argitalpenean azaltzen da koordenatuen inguruko zerbait, baina ez puntu edo koma behar lukeen. Koordenatu horiek emateko modua arauturik omen dago nazioarteko sisteman, ordea...
Zer deritzozue?
Milesker aldez aurretik!
Belen
Samsung Mobiletik bidalita
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151111/36014d06/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago