[itzul] Nire lehenengo zalantza
Ander Altuna-UEU
a.altuna a bildua ueu.eus
Ast, Aza 12, 10:54:03, CET 2015
Astigarra Pagoaga, A. eta Lazkano Ortega, E. (2011): /R//obot
mugikorrak. Oinarriak,/ UEU, Bilbo.
http://www.buruxkak.eus/bilatu.html?bila=robot&submit.x=0&submit.y=0&kanpo=Izenburua
* Aldagai bat erazagutzeko:
* Ohitura ona da mota bereko aldagaien erazagupena batera egitea,
hartara ordenatuago izango ditugu eta programa irakurgarriagoa
izango da.
* Programa kode-bloke baten amaierara iristen denean, bloke horren
barnean erazagututako aldagaiak ez dira gehiago eskuragarri izango.
* Erazagupenean, aldagaiekin bezala, hasierako balioa esleitu
diezaiokegu bektoreari, balioak giltza artean (’{}’) eta komaz
banandurik idatzita:
og., 2015.eko azaren 12a 10:16(e)an, Josu Garate Golmayo igorleak idatzi
zuen:
> Kaixo,
> Informatika fakultatean egon nintzen garaian erazagutu irakatsi
> ziguten. Ez dakit gaur egun ere horrela esaten ote den.
>
>
> Jokin LACALLE USABIAGA<jokin.lacalle a bildua gmail.com
> <mailto:jokin.lacalle a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> azaroak 12 10:11):
>
> Egunon!
>
> Hauxe da zerrenda honetara bidaltzen dudan nire lehen mezua eta,
> ezer baino lehen, nire burua aurkeztuko dut. Jokin Lacalle naiz,
> urte askotan Ordiziako Jakintza ikastolan irakasle lanetan
> aritutakoa eta, une honetan, robotika, programazioa eta
> elektronika alorrean diharduen enpresa batentzat lanean dabilena.
>
> Nire zereginetako bat hiru esparru horietako hainbat eduki
> euskaratzea da. Eta, gaur bertan, lehenego zalantzarekin egin dut
> topo. Nola itzuliko zenuten "declarar una variable"? Elhuyarrek
> eta Euskaltermek bueltatzen dizkidaten itzulpenak
> "declarar"-entzat ez naute gehiegi konbentzitzen. Ikusi det
> "declarar la guerra" "gerra deklaratu" bezala onartzen dela.
> Zuzena litzateke "aldagaia deklaratu"?
>
> Eskerrik asko!
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151112/8005a6df/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago