[itzul] kirol albisteak eta genitiboa
Euxebe Portugal
euxebe a bildua euskalnet.net
Al, Aza 23, 16:10:08, CET 2015
Hau ere egia da ba, genitiboarekin zerikusirik ez duen arren:
NÚMERO 24705 ZENBAKIA
VENTA DE DÉCIMOS / SALMENTA DIOGU
Admón de loterías...
........... (Errenteria)
SOLO DÉCIMOS / DIOGU BAKARRIK (20 euros)
NO SE RESERVAN DÉCIMOS / EZ DIRA GORDETZEN DIOGU
EUXEBE PORTUGAL ZABALA
943.457.779 / 656.758.759
From: Agirre Garai, Jon
Sent: Monday, November 23, 2015 3:49 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] kirol albisteak eta genitiboa
Gozatu ere bai, nik, laburpen luzexka batzuekin. Eskerrik asko, Juan.
Datu bat, historiarako:
1979an Eibarren suertatu nintzen, zertara edo horretara joanda, eta Eibarko plazan Casa del Pueblo ikusi nuen euskaraz kartel handi batean idatzita herriko PSOEren egoitzako balkoian, Untzaga plazara ematen zuen balkoian (hondo gorrian letra zuri xeheak). Honela: “erria’ren etxea”. Ez dakit Itzulkide eibartarrek gogoan duten. Nik bai, euskaraz egoteagatik eta idazkera horretan (‘) egoteagatik harritu nintzelako, eta, gainera, zer pentsa eman zidalako, “casa del pueblo”-k pertsonen etxea izan nahi zuela eta ez herrian zegoena.
Geroztik, “herriaren etxea” jarri beharrean (ortografia eguneratuta), PSEk “herriko etxea” jarri zuen (txistea egitearren: ‘udaletxea’! edo ‘”pueblo”-ko etxea’?), bere egoitza guztiak berdinduaz. Bilbotik, edo Portugaletetik, etorriko zen erabaki hori; Eibartik ez behintzat. Ondo eta eredugarri zeukatena, aldrebestu zuten ageri-agerian. Eta okerrago dena, inork (euskaldunek, euskaltzaleek, euskaltzainek, adituek…) ez genuen tutik esan (idatzita behintzat, oker ez banago).
Egia da, egia da, neuk ikusi dudalako… J
Jon
From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Sent: larunbata, 2015.eko azaroak 21 10:00
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] kirol albisteak eta genitiboa
Ni ere saiatua naiz bereizkuntza horren ingurukoak maiseatzen; SENEZen, besteak beste.
Labur-labur hemen:
(…)
Hala, bi ikuspegiak lehian daudekeen gehienetan, -KO nagusitu ohi da, aukeran, kasu eta hizkera gehienetan: "etxeko/autoko giltzak". Bereizkuntzak, hala ere, hor dirau berez: "katedralaren hormak/ateak" vs "katedraleko hormak/ateak". Ez dabil "erakarpen"-mekanismo beretik oso urruti "Eibarko herria" moldeko joskera, "Eibar herria" aposizio teorikoaren ordez guztiok normal darabilguna (oroimenak huts egiten ez badit, hala ere, "Eibarren errixa" dakar antzinako bando zaharrak: erdarazko "(pueblo) de (Eibar)" preposizio berezi, esanahirik gabekoaren ordain gisa zein postposizio aukeratu inoiz zalantzan ibili ez ote garen iradokiz).
(…)
Barka laburpena luzeegi bada.
No se encontraron virus en este mensaje.
Comprobado por AVG - www.avg.com
Versión: 2016.0.7227 / Base de datos de virus: 4460/11049 - Fecha de publicación: 11/23/15
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151123/05fc7b42/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151123/05fc7b42/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago