[itzul] kirol albisteak eta genitiboa
JMN JMN
aupaurrera a bildua gmail.com
Al, Aza 23, 16:12:45, CET 2015
Nola ez duela zerikusirik genitiboarekin?
VENTA DE DÉCIMOS / SALMENTA DIOGU(RENA) behar luke, ez? ;-))
2015/11/23 16:10(e)an, Euxebe Portugal igorleak idatzi zuen:
> Hau ere egia da ba, genitiboarekin zerikusirik ez duen arren:
> NÚMERO 24705 ZENBAKIA
> VENTA DE DÉCIMOS / SALMENTA DIOGU
> Admón de loterías...
> ........... (Errenteria)
> SOLO DÉCIMOS / DIOGU BAKARRIK (20 euros)
> NO SE RESERVAN DÉCIMOS / EZ DIRA GORDETZEN DIOGU
> EUXEBE PORTUGAL ZABALA
> 943.457.779 / 656.758.759
>
> *From:* Agirre Garai, Jon <mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>
> *Sent:* Monday, November 23, 2015 3:49 PM
> *To:* ItzuL <mailto:itzul a bildua postaria.com>
> *Subject:* Re: [itzul] kirol albisteak eta genitiboa
>
> Gozatu ere bai, nik, laburpen luzexka batzuekin. Eskerrik asko, Juan.
>
> Datu bat, historiarako:
>
> 1979an Eibarren suertatu nintzen, zertara edo horretara joanda, eta
> Eibarko plazan Casa del Pueblo ikusi nuen euskaraz kartel handi
> batean idatzita herriko PSOEren egoitzako balkoian, Untzaga plazara
> ematen zuen balkoian (hondo gorrian letra zuri xeheak). Honela:
> “erria’ren etxea”. Ez dakit Itzulkide eibartarrek gogoan duten. Nik
> bai, euskaraz egoteagatik eta idazkera horretan (‘) egoteagatik
> harritu nintzelako, eta, gainera, zer pentsa eman zidalako, “casa del
> pueblo”-k pertsonen etxea izan nahi zuela eta ez herrian zegoena.
>
> Geroztik, “herriaren etxea” jarri beharrean (ortografia eguneratuta),
> PSEk “herriko etxea” jarri zuen (txistea egitearren: ‘udaletxea’! edo
> ‘”pueblo”-ko etxea’?), bere egoitza guztiak berdinduaz. Bilbotik, edo
> Portugaletetik, etorriko zen erabaki hori; Eibartik ez behintzat. Ondo
> eta eredugarri zeukatena, aldrebestu zuten ageri-agerian. Eta okerrago
> dena, inork (euskaldunek, euskaltzaleek, euskaltzainek, adituek…) ez
> genuen tutik esan (idatzita behintzat, oker ez banago).
>
> Egia da, egia da, neuk ikusi dudalako… J
>
> Jon
>
> *From:*Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
> *Sent:* larunbata, 2015.eko azaroak 21 10:00
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] kirol albisteak eta genitiboa
>
> Ni ere saiatua naiz bereizkuntza horren ingurukoak maiseatzen;
> SENEZen, besteak beste.
>
> Labur-labur hemen:
>
> (…)
>
> Hala, bi ikuspegiak lehian daudekeen gehienetan, -KO nagusitu ohi da,
> aukeran, kasu eta hizkera gehienetan: "etxeko/autoko giltzak".
> Bereizkuntzak, hala ere, hor dirau berez: "katedralaren hormak/ateak"
> vs "katedraleko hormak/ateak". Ez dabil "erakarpen"-mekanismo beretik
> oso urruti "Eibarko herria" moldeko joskera, "Eibar herria" aposizio
> teorikoaren ordez guztiok normal darabilguna (oroimenak huts egiten ez
> badit, hala ere, "Eibarren errixa" dakar antzinako bando zaharrak:
> erdarazko "(pueblo) de (Eibar)" preposizio berezi, esanahirik
> gabekoaren ordain gisa zein postposizio aukeratu inoiz zalantzan ibili
> ez ote garen iradokiz).
>
> (…)
>
> Barka laburpena luzeegi bada.
>
> <http://www.euskadi.net>
>
> No se encontraron virus en este mensaje.
> Comprobado por AVG - www.avg.com <http://www.avg.com>
> Versión: 2016.0.7227 / Base de datos de virus: 4460/11049 - Fecha de
> publicación: 11/23/15
>
---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
https://www.avast.com/antivirus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151123/26551ddc/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151123/26551ddc/attachment.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago