[itzul] Ordena

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Abu 5, 16:48:44, CEST 2016


Izenlagun-pilaketa larriagotzen duen arrazoia da gaztelaniazko
"troncocónico" adjektiboaren euskaratzaileek egoki jo dutela euskararako
espresio askoz astunago bat erabiltzea gaztelaniazkoa baino, Euskaltermek
erakusten duenez (agerpen bakarrean):

troncocónico = kono-enbor formako

Alegia, lehenbizi euskaraz izen bat ezerezetik bezala sorrarazi
dute ("forma") eta horri gero -KO atzizkia gehitu.

Ohar bedi, ordea, "cónico" itzultzeko ez dutela mekanismo astuntzaile hori
erabili kasu bakarrean ere: zuzenean "koniko" ematen dute (adibide-pila
ikus daiteke Euskaltermen), ez "kono FORMAKO".

Askoz ere logikoagoa eta euskararentzat mesedegarriagoa irudituko
litzaidake troncocónico = enborkoniko (hitz bakarrean) izatea.

Hiztegigintzak horrela lagunduko balu, euskarazko itzulpena askoz
samurragoa litzateke:

5 metroko altuerako/altueradun altzairu galbanizatuzko zutabe enborkonikoa

Ohar bat: Euskaltermek "b"-rekin dakar "galvanizado"ren euskal ordaina, ez
"v"rekin. Nolanahi ere, "v"rekin idazteko motibo dezente gehiagorik (tira:
motibo GUZTIAK, esango nuke) izan dezakegu, baldin eta Galvani italiarraren
abizenetik eratorritako hitza badugu. Baina hori beste eztabaidagai bat da.

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko abuztuak 5 12:24):

> zutabea
> kono-enbor formako zutabea
> altzairu galvanizatuzko zutabea
> kono-enbor formako altzairu galvanizatuzko zutabea
> 5 metro altuko kono-enbor formako altzairu galvanizatuzko zutabea
> ----
> Izenlagun asko pilatu nahi ez badira, izenlagunen bat izenaren ondoren jar
> daiteke. Aukeran, ZEREZKO da, nik uste, errazen pasa daitekeena izenaren
> eskuinera (hor ditugu, kasu, Barbierren "zubi burdinazkoa" edo Lardizabalen
> "biotz burnizkoa").
>
> 5 metro altuko kono-enbor formako zutabe altzairu galvanizatuzkoa.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> El 5 de agosto de 2016, 10:47, TRADUCCIONES <traducciones a bildua logikaline.com>
> escribió:
>
>> Kaixo:
>>
>> Columna troncoconica de acero galvanizado de 5 metros de altura.
>>
>> Duda: euskaraz zein da ordena materia-forma-altuera,
>> forma-materia-altuera,
>> altuera, materia-forma......?
>>
>> Luis mari
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160805/939e54b0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago