[itzul] espectáculo en estado puro
Eider Zubiaur
eiderzubiaur a bildua gmail.com
Al, Abu 22, 11:51:12, CEST 2016
Kaixo,
Gaiaren sakoneko zentzuari helduta, niri "ikuskizuna bete-betean" iruditzen
zait egokiena.
Izan ere, ikuskizunak benetakotasunaz gaindi dagoen eremura jotzea baitu
berezko joera. Eta, zentzu horretan, hustasuna ere jokoz kanpo gelditzen
dela ere iruditzen zait, errealitatea nolabaiteko fikzioz betetzea edo
birsortzea delako ikuskizunaren esentzia.
Beste arlo batean aproposak izango liratekeen "huts-hutsa" eta
"bene-benetakoa", kasu honetan, ikuskizunaren eremu estetikoan, eman nahi
dugun ordainerako kontraesankorrak edo kaltegarriak direla iruditzen zait.
Ondo izan,
eider
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160822/62aef847/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago