[itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Or, Abe 2, 09:33:10, CET 2016


Kaixo guztioi:

Zaharrak berri.

Herriko talde ekologista batek kontsumo arduratsu eta hurbilekoaren
inguruko kanpaina abiarazi du, eta goian adierazitako hori da gaztelaniazko
leloa.

Eta hemen gaude, gaztelaniaz ederto funtzionatzen duen esaldi hori
euskarara ekartzeko saiakera antzuetan, erabat etsita... Gaztelaniazkotik
aldenduta ere, euskarazko esaldirik ezin asmatu gabiltza...

Ez dakit loturarik duen ala ez, baina, lehengoan, Asierrek desafekzioaren
kontua aipatu zuenean, egoera hau etorri zitzaidan burura, hain zuzen ere.
Ez da kontu bera, baina lotura badu, nire ustez. Sarri, "gaztelaniazkotik
aldentzea" baino, hasiera-hasieratik euskaraz ere pentsatu beharko lirateke
kanpainak, leloak, eta abar...

Bota dut purrustadatxoa!

Norbaitek laguntzerik bai?

Milesker!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161202/91f09dc7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago