[itzul] Nor da Nor datu-basea, azken berrikuntzak
EIZIE
bulegoa a bildua eizie.eus
Al, Eka 6, 11:37:17, CEST 2016
Datu-baseak literatur itzulpenak jasotzen ditu, oraingoz. Euskaratik nahiz euskarara, haur eta gazte literatura barne, liburu osoak eta zatiak…
Itzulpen bat erregistratzen dugunean, itzultzaileari lotzen zaio fitxa.
Itzultzaile hori EIZIEko kide baldin bada, baditugu datuak, eta –itzultzailearen baimenarekin– datu horiek erakusten ditu tresnak (kontakturako helbidea barne). Itzultzailea ez bada EIZIEko kide, ordea, itzulpenen datuak agertzen dira soilik, ez jarduerarenak.
EIZIEko kideek baimena dute, bestalde, beren fitxan sartu eta datuak aldatu, zuzendu eta osatzeko.
Datu-baseari buruzko zalantzak edo iradokizunak izanez gero, helbide honetara idatzi, mesedez: nordanor a bildua nordanor.eus
Mila Garmendia
El 2016 eka 6, a las 10:38, Agurtzane Mallona via ItzuL escribió:
> Egun on, Mila!
>
> Nire atalean ez da ageri zer egiten dudan, ezta zein hizkuntzatatik zeinetara ere. Itzulpen eta zuzenketa lanetan aritzen naiz. Sorburu hizkuntzak: ES eta EU; xede hizkuntzak ES eta EU.
>
> Mila esker.
>
>
> Agurtzane Mallona
>
> EIZIE<bulegoa a bildua eizie.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko ekainak 6 10:05):
> Literatur itzulpenen atala guztiz osatzeko, 2015ean argitaratutako liburuak (eta horien kritikak) jasotzeaz gain, aldizkarietan, webguneetan eta han-hemenka argitaratutako literatur itzulpenak ere jaso ditugu datu-basean.
>
> Hemen: http://nordanor.eus/
>
> EIZIEren albistegian eman genuen berrikuntza horien guztien berri, maiatzaren 17an: http://www.eizie.eus/News/1463472779
>
> Laster arte.
>
>
> Mila Garmendia
> www.eizie.eus
> 943 277 111
>
> <EIZIE k tx.jpg>
>
>
>
> Nire posta elektronikoa eizie.eus domeinura aldatu da. Gorde, mesedez, helbide berria.
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.
>
>
>
>
> --
>
> Agurtzane Mallona
> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
>
> Deustuko Unibertsitatea
> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
> Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
> www.deusto.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160606/de6fc276/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago