[itzul] Nola ikusi Interneten dauden mapak euskaraz

Ales Bengoetxea Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Or, Eka 24, 09:51:03, CEST 2016


Eskerrik asko, Mirari; oso argigarria da zure mezua.

...Hori behin eta berriz gertatu zaigunez eta solaskide berria aurkitzeko
beti zailtasun handiak izan ditugunez, tartean, etsita, zuzenketak
banan-banan bidaltzen jardun dugu, Google Maps-ek berak eskaini izan duen
aukera baten bitartez (gaztelaniaz “Informar de un error” izena zuen aukera
honek; ez naiz gogoratzen euskaraz zehatz-mehatz nola jartzen zuen; gaur
egun ez dut aukera hori ikusten Google Maps-en sartzen naizenean): ...

Bai, oraindik ere badago aukera hori:

Google Maps - Bidali iritzia - Eman arazo baten berri

Ondo izan.

                                                           
  Euskara                                                  
  Zerbitzua            Ales Bengoetxea Telletxea           
  -                    Euskara Zerbitzua - Hizkuntza       
  Euskararen           normalizatzailea                    
  Hiria                Tel: 943 483759                     
                       www.donostiaeuskaraz.eus            
                                                           






Nork:	"Alberdi Agirre, Mirari" <m-alberdi a bildua euskadi.eus>
Nori:	'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Data:	24/06/2016 08:14
Gaia:	Re: [itzul] Nola ikusi Interneten dauden mapak euskaraz



Egun on.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik urteak
daramatzagu Google-kin harremanetan kontu honi irtenbidea emateko
asmoarekin baina gure ahaleginek ez dute nahi genuen emaitza izan. Garai
batzuetan izan ditugu solaskideak Google-n, bai Espainian eta baita Suitzan
ere. Google Maps-en EAEko toponimian zuzenketak egiteko premia azaldu izan
diegunean eta gure laguntza eskaini, harrera ona egin izan digute. Hainbat
mezu trukatu ditugu haiei gure egoera ulertu arazteko, toponimoen
erabilerari buruzko irizpideak azaltzeko eta haien zalantzak argitzeko:
izen ofizialak, izen bikoitzak, osagai generikoarekin eta osagai
generikorik gabe… Astiro-astiro joan gara dena azaltzen, adibideekin, eta
harreman ona izan dugu haiekin. Baina zuzenketak gauzatzeko era zehazteko
unea iritsi denean (zein formatutan bidali gure proposamenak, nori zuzendu,
etab.) solaskidea “desagertu” egin da. Gure mezuei erantzuteari utzi egin
dio eta berriz ere hutsetik hasi behar izan dugu.

Hori behin eta berriz gertatu zaigunez eta solaskide berria aurkitzeko beti
zailtasun handiak izan ditugunez, tartean, etsita, zuzenketak banan-banan
bidaltzen jardun dugu, Google Maps-ek berak eskaini izan duen aukera baten
bitartez (gaztelaniaz “Informar de un error” izena zuen aukera honek; ez
naiz gogoratzen euskaraz zehatz-mehatz nola jartzen zuen; gaur egun ez dut
aukera hori ikusten Google Maps-en sartzen naizenean): herrien eta auzoen
izen ofizialak aldatzeko informazioa bidali izan diegu (aldizkari
ofizialetan argitaratutako iragarkien erreferentzia eta guzti), eta baita
ibai eta erreken izenak, kaleenak, errepide eta bideenak zuzentzeko
informazioa ere, kasu batzuetan, beharrezkoa iruditu zaigunean, egiten
genuen proposamena zein irizpideri jarraituz arautu dugun azalduz.

Lan honek izan du bere emaitza: hainbat leku-izen zuzendu dituzte baina ez
bidali dizkiegun guztiak, ezta gutxiagorik ere. Ez dakigu zein den arrazoia
zuzenketa batzuk gauzatzeko eta besteak ez. Gainera, egin dituzten
zuzenketak nabigatzailearen lehentasunezko hizkuntza euskara edo espainiera
ez den beste hizkuntza bat denean ikusten dira, baina ez nabigatzailearen
lehentasunezko hizkuntza espainiera denean. Horrek esan nahi du
nabigatzailea gaztelaniaz duten erabiltzaile guztiek Abechuco, Mendivil,
Barambio, Oquendo, Vitoriano, Murguía… (Araban), Motrico, Zumaya, Vergara,
Arechavaleta, Azcoitia, Cestona… (Gipuzkoan), Arrancudiaga, Santurce,
Lauquíniz, Plencia, Lejona, Baracaldo… (Bizkaian) bezalako izenak ikusten
dituztela Google Maps erabiltzen dutenean. Hala ere, hauekin batera, badira
izen zuzenak ere: Ondategi, Goiain, Gazeta, Ezkerekotxa, Jauregi,
Marieta-Larrintzar… (Araban), Garagartza, Angiozar, Loiola, Urretxu, Meaga,
Amezketa… (Gipuzkoan), Autzagana, Eskerika, Getxo, Loiu, Meñaka, Isuskitza…
(Bizkaian).

Google Maps-en ez dute irizpide argirik toponimiaren erabilerarako. Baina
argi dagoena da, nabigatzailearen lehentasunezko hizkuntza espainiera
denean, kasu askotan erabat zaharkituta dauden izenak, gaur egungo izen
ofizialekin bat ez datozenak, erabiltzen direla.

Orain dela hilabete eskas jarri gara harremanetan azkeneko aldiz Espainiako
Google-ko kontaktu batekin. Gaia azaldu diogu eta berak Google-n
kontsultaren bat egin ondoren, hauxe da, hitzez hitz, jaso dugun erantzuna:
“respecto a Google Maps, no hay un equipo dedicado para hablar del tema que
me comentaste. Lo mejor es contactar a través de estas instrucciones:
https://support.google.com/maps/answer/3094088”

Beraz, oraingoan ere ez dugu harreman zuzenik izango Google-ko inorekin
egin behar diren zuzenketez hitz egiteko, proposatzen ditugun aldaketak
arrazoitzeko, izen bikoitzen erabilerari buruzko irizpideak finkatzeko…

Behin Acadèmia Valenciana de la Llengua-ko lagun batekin hitz egin nuen gai
honetaz. Berak esan zidan Valentziako autonomia erkidegoaren kasuan
hedabideetan salatu zela Google Maps-ek egiten zuen toponimiaren erabilera.
Biharamunean bertan, telefonoz deika ari omen ziren Google-tik arazoari
irtenbidea emateko modua aztertzeko bilera eskatuz.

Hemen oraindik ez dugu horrelakorik egin eta ez dut uste aurrerantzean ere
administrazioetatik egingo denik.

Leku-izenak banan-banan zuzentzeak eskatzen duen ahalegina izugarria da.
Eta ahalegina eginda ere, inork ez digu ziurtatzen epe jakin batean
zuzenketak gauzatuko direnik.


Mirari Alberdi Agirre
Hizkuntza Plangintzako teknikaria
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Eusko Jaurlaritza

From: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
Sent: asteazkena, 2016.eko ekainak 22 09:07
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] Nola ikusi Interneten dauden mapak euskaraz

Eskerrik asko Kaiet, Ales…


     Hala ere, ez dugu ezer lortu. Google maps euskaraz konfiguratuta nuen
aurretik ere, baina kale eta abarren izenak gaztelaniaz jarraitzen dute.

     Alesek dion bezala, desastre huts agertzen dira errotulu horiek. Orain
ezin, baina datorren astean saiatuko gara zuk diozun "eskulangintzan"
aritzen.

        Eskerrik asko, eta ondo izan.      Aupa San Joan gaua!!!!


Mario Unamuno




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160624/d3c53072/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 10747007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160624/d3c53072/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160624/d3c53072/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago