[itzul] glaciar de salida / outlet glacier - Nola eman?

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Al, Aza 14, 14:19:00, CET 2016


Termium <http://bit.ly/2fR1Y5R>en arabera, frantsesez *glacier
émissaire*, *glacier
effluent* eta *glacier de décharge*. Hiru termino horiek aurkitu ditut
testuetan, baina erabiliena lehena da.

Euskaraz ez ditut aurkitu zuk proposatutako terminoak, baina kontzeptu hori
adierazteko bestelako terminorik ere ez.

Uste dut *irteera-glaziar* aski grafikoa eta ulergarria dela. Izan ere,
izotz-plataforma (*inlandsis*) eta antzeko izotz-eremu zabaletatik irteten
diren haran-glaziarrak dira (Termium: A valley glacier that drains an ice
sheet or ice cap and flows through a gap in peripheral mountains).
*Deskarga-glaziar* ere egokia da, noski.

Antton
<http://www.btb.termiumplus.gc.ca/tpv2source?lang=eng&srchtxt=outlet%20glacier&i=1&index=alt&src_id=M-41-8-281983&rlang=fr&titl=glacier%20de%20d%26eacute%3Bcharge&fchrcrdnm=1#resultrecs>

*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea

a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
[image: Egin zaitez bazkide!]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.

2016-11-14 13:29 GMT+01:00 Ane Lopez <ane.lopez a bildua tradumatica.net>:

> Klima aldaketak Groenlandian duen eraginari buruzko testu bat itzultzen
> ari naiz eta "outlet glacier" aipatzen dute behin eta berriz. Gaztelaniaz
> "glaciar de salida", baina nola eman hori euskaraz?
>
> Irakurri dut nonbait glaciar de salida edo glaciar de descarga dela
> gaztelaniaz. Hortik abiatuta burura etorri zaizkit "irteerako glaziarra"
> ala "deskarga-glaziarra"...
>
> Ba al dago termino finkaturik?
>
> Eskerrik asko
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161114/fd31007a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago