[itzul] agrario - Erantzuna: Dudanet (IVAP)

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
As, Aza 15, 16:44:05, CET 2016


Bereizi beharra badago, iruditzen zait proposamena egokia dela.

Dena dela, atrebentzia ez bada, nik esango nuke terminoen azalpena ez dela behar bezain biribil geratu.

Nik esango nuke «landa-» ez dela termino bat, ezta «baserri-» ere. Azalpenen bat eman beharra dagoenez, beharbada, gaztelaniazko testutik apur bat aldendu, eta euskaraz azalpen askeago bat jarriko nuke. Honelako zerbait:

Kontzeptuak:
§ "Nekazaritza" terminoa nekazari edo laborariaren langintzari dagokio.
§ "Baserri" terminoa zabalagoa da. Baserrian, laborantza-lurrak, bazkalekuak eta basoak sartzen dira.
         Baserri-jarduerak: nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena.
         Baserri-paisaiak: jarduera horiek aldatu dituzten pasaia naturalak.
§ "Landa" terminoak hiritarra ez den orori egiten dio erreferentzia.

Edo antzeko zerbait.


Asier Larrinaga Larrazabal




From: Joxemi Hernandez [mailto:joxemiher a bildua euskalnet.net]
Sent: asteartea, 15 de azaroa de 2016 16:17
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] agrario - Erantzuna: Dudanet (IVAP)

Kaixo
Atzo gaztelaniazko agrario hitza testuinguru zehatz batzuetan euskaraz nola eman galdetu nuen. Itzulen ez dut erantzunik jaso, baina bai IVAPeko Dudanet zerbitzuan. Norbaiti gaia interesatzen bazaio, hona hemen erantzuna:
Guk ez genuke oraingoz agrario izenondoa mailegatuko; egia da zure testuan bereizi beharrekoak direla agrario eta agrícola, eta testu gehientsuenetan nekazaritza euskaratu dela bata zein bestea. Ordea, agrario izenondoak euskarazko testuetan dituen agerraldiak oso bakanak dira, eta ez dauka sarrerarik, ez Euskaltzaindiaren Hiztegian, ez Orotariko Hiztegian.
Gure ustez, oso kontuan hartzekoa da Euskaltzaindiak bere web gunean kontsultagai jarri duen Latina-Euskara hiztegian (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/77389.pdf) egiten dituen proposamenak:

Ager, agri, m. alor, soro ; etxalde, baserri
Agrarius, a, um, arloetako, baserriko
Agrarius, a, um, arloetako, baserriko
Agrestis, e, baserriko
Agrestis, is, m. f. baserriko, baserritar
Agricola, ae, m. nekazari
Agricolatio, onis, f. nekazaritza
Agri cultio, onis, f. nekazaritza
Agri cultor, oris, m. nekazari
Agri cultura, ae, f. nekazaritza

Proposamen horiek aintzat hartuta, guk baserri hitza erabiliko genuke hitz-elkarteetan, baserri hitzaren hirugarren adieran, hau da, hiriguneari kontrajartzen zaion eremua adieran.
Adiera horretan erabilita dago baserri hitza pasarte hauetan:
Zer da lehen sektorea? Lehen sektoreko jardueretan, naturatik zuzenean produktuak eskuratzen dira. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena dira. Oso jarduera garrantzitsuak dira, batez ere produktu horietako asko gure elikaduraren oinarria direlako.
Kontzeptuak:
§ Nekazaritza- terminoak nekazaritzari buruzkoak dira.
§ Baserri- terminoa zabalagoa da, baserriari buruzkoa da. Baserri espazioan laborantza-lurrak, bazkalekuak eta basoak sartzen dira.
Baserri-jarduerak: nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena.
Baserri-paisaiak: jarduera horiek aldatu dituzten pasaia naturalak.
§ Landa- terminoak hiritarrak ez den orori egiten dio erreferentzia.
https://prezi.com/gvqso9282rgi/untitled-prezi/

Euskal Herrian den eskualderik landatarrenetako batean kokatuta dago Armañon Parke Naturala. Hala, baserri-jarduerak dira bertako paisaian gehien eragiten dutenak, abeltzaintzak bereziki. Dena den, edertasun handiko balioak ditu paisaia honek, kareharriaren litologiari esker: harkaitzak, lapiazak, dolinak, arrailak...
http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-ecoaguas/eu/u95aWar/lugaresJSP/U95aSubmitLugar.do?pk=877&bloque=005&u95aMigasPan=L,1,1,1,3,1,1;L,2,13,018;H,2,1143,016;L,2,877,025

Hitz batean, guk baserri-eremua, baserri-jarduerak, baserri-ustiategiak... esan-idatziko genuke.
 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161115/756a8718/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago