[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 08:58:05, CEST 2016
Kaixo guztioi:
Herriko emakumeei buruzko testu batean ageri zaizkit goiko kontzeptu horiek
biak. Zelan eman euskaraz?
Bueltaka ibili gara, ea trabajo reproductivo
<https://es.wikipedia.org/wiki/Trabajo_reproductivo> hori "zaintza-lana(k)"
izan daitekeen, eta horrela eman dugu... baina apur bat hankamotz dagoela
iruditzen zait, murritza dela.
Eta bigarrena, visibilizar (el trabajo, la trayectoria vital o profesional
de las mujeres), "ikusgarri egin", "nabarmendu", "agerian jarri"...
Gustura asko hartuko ditut zuen iruzkin eta proposamenak.
Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/9ed8f0e3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago