[itzul] Jakin badakit, egon badago...

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Ast, Ira 22, 14:11:24, CEST 2016


Lagungarria delakoan 
(http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&view=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=521):

Jagonet galde-erantzunak:


      Galdera

Zein da egokiagoa, "jakin dakit" ala "jakin badakit"?


      Erantzuna

Teorian behintzat, /jakin dakit/ eta /jakin badakit/ ez dagozkio egitura 
berari. Lehen kasuan aditza galdegai gisa hanpatua da; eta bigarrenean, 
mintzagai gisa.
Egia esan, aditza modu horretan adizkera trinkoekin galdegai gisa 
hanpatzea itzuli markatua da eta gutxitan baliatua, bereziki jakin 
aditzarekin; adibide gutxi dira /Orotariko Euskal Hiztegia/ren 
literatura korpusean. Hona biga:
- Azkengabe jakintsu ta egiaren iturri zeran jaun aundi orrek, gauza 
guztiak *ezagun dezaguzkizu* ta egi guztiak *jakin dakizkizu* (Izenik 
gabea, /Gasteizko elizbarrutiko katixima/).
- Arras erreza ei zan izarren egitea eta *jakin zekian* berak, bainan 
orduan lan egin behar zuan (Oskillaso, /Kurloiak/)
Aditza mintzagai gisa hanpatzea, berriz (alegia, /jakin badakit/), 
egungo euskaran bederen, errazago egiten dela dirudi.

*Data*: 2001/05/25
*Erantzulea*: Beñat Oihartzabal



2016/09/22 14:05(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
>
>
>         Baina, esate baterako, hona /jakin badakit/-en adibide batzuk,
>         Googletik hartuak:
>
>
>         (1) Kolpea eman dut, baina _jakin badakit_ egun batean guztia
>         gal dezakedala.
>
> *(2) _Jakin badakit_ Afrika urrun geratzen zaiola jendartearen 
> gehiengoari, _badakit_ klixe asko izan ditzakegula, kontinenteaz hitz 
> egiten dugunean ere zurdaki lodiaz egin ohi dugula gehiegitan...*
>
> *(3) Agian /uharte/ hitza potoloegia da. _Badakit_ gaztelaniazko 
> komunikabide batean ari naizela, eta _jakin badakit_ han albiste 
> garrantzitsu denak erdaraz emango dituztela. Baina, aldi berean, 
> egunkari hori toki askotara iristen da eta horrek idazten dudanaren 
> erantzule egiten nau.*
>
> Beharrezkoak/zuzenak al dira halakoak? Bigarren eta hirugarren 
> adibideetan, zer dela-eta /jakin badakit/ batzuetan eta /badakit 
> /beste batzuetan? Zer alde dago bion artean?
>
> Eskerrik asko
>
>
> Jesus Zabaleta<josuzabaleta a bildua gmail.com <mailto:josuzabaleta a bildua gmail.com>> 
> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 22 13:32):
>
>     Gure artean, Leinz bailarakoek nola hitz egiten zuten imitatuz,
>     honela esaten genuen:
>
>     Ba omen ziren Eskoriatzako bi, eta beste bat urruti samar
>     ikusirik, batek besteari esan omen zion:
>
>     Hori zer? Eon jaok, etorri jatok, ala fan joiak.
>
>     Balio badizue…
>
>     Josu Zabaleta.
>
>
>     El 22/09/2016, a las 11:41, Irene Aldasoro
>     <ialdasoro a bildua euskalnet.net <mailto:ialdasoro a bildua euskalnet.net>> escribió:
>
>     > kaixo, Amaia:
>     >
>     > Nik ez dut uste hanpadura-kontua edo apaingarria denik (edo izan
>     denik, behintzat), baizik eta baduela bere zentzua honelako
>     esaldietan, adibidez :
>     >
>     > Jakin, badakit; beste kontu bat da kasurik egiten diodan
>     > Egon, badago, baina ez dizut eman nahi.
>     > Izan, bada, nonbait: begiratuko dut ea aurkitzen dudan.
>     >
>     > Norbaitek azalpen teknikoagoa emango ahal dizu!
>     >
>     > Besarkada bat
>     >
>     > Irene Aldasoro
>     > ----- Original Message -----
>     > From: Amaia Apalauza
>     > To: Itzul
>     > Sent: Thursday, September 22, 2016 10:58 AM
>     > Subject: [itzul] Jakin badakit, egon badago...
>     >
>     > Egun on:
>     > Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo
>     testugintzan, baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen
>     direla askotan.
>     > Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra
>     emateko edo aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari
>     ba- eranstea ez al da nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde
>     dago jakin badakit-etik badakit-era?
>     > Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.
>     > Ongi izan!
>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160922/b0615ae7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago