[itzul] Esponjas de escoria
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Al, Urt 30, 19:47:35, CET 2017
Kaixo:
MAPSAko hiztegi terminologikoan (aluminiozko hagunak egiten dituzte) zepa
esaten zaio aluminiozko hondarrari. Edozein delarik ere, normalena zen (ze,
nik han lan egin bainuen kate-lanean), hau da, galdategian, esaten zitzaion
zaborra edo hondarra, zepa bainoago (inork ez baizuen ezagutzen termino
hori, hiztegian paratzeko hautatu zena). Lantegietako terminologietan hobe
da, nik uste, gauzak izendatzea tailerretan ezagutzen diren moduan; aunitz
aldiz, logikoagokoak baitira hiztegi teknikoetan baino.
Esponja de escoria: (ikusi beharko nuke nolakoa den, ze aunitzetan forma
nolakoa izan, halako izena jartzen zaio). Zepa-esponja?
Gero arte, Bittor
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urtarrila 30 18:43):
> Kaixo. Oraingo honetan goiko hori jasotzen duen esaldia daukat...
>
> (...) comprobamos que han usado los sobrantes de hierro de la ferrerķa,
> las llamadas esponjas de escoria (...).
>
> Laguntzerik bai
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170130/532aad88/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago