[itzul] GOGORARAZPENA: Laguntza itzulpen automatikoari buruzko ikerketan
BiTEZ - terminologia
terminologia a bildua bitez.com
Or, Maiatza 5, 10:04:28, CEST 2017
Eta, ekonomizatuko bagenu...
/makina bidez egindako itzulpena/
/makina bidez(eginda)ko itzulpena/
//makina bidezko itzulpena/
makina(bidez)ko itzulpena/
*/makinako itzulpena/*
Ez?
(Urrunago ere joan gintezke hitz elkartura jota; baina, hori beste
esparru bateko kontua da)
--
*BiTEZ - Iñaki Arrieta*
El 05/05/2017 a las 0:14, Uxoa Iñurrieta escribió:
>
> Arrazoi duzu, Gotzon. Ziur asko, gaztelaniazko "traducción automática"
> edo frantsesezko "traduction automatique" itzulita sortuko zen
> euskarazko terminoa, eta egia da lauso samarra dela.
>
> Badu, ordea, bere ibilbidea euskaraz, eta dagoeneko nahikoa errotuta
> dago hizkuntza-teknologien alorrean. Bilatu, bestela, Googlen:
> - "itzulpen automatiko" > 1.940 emaitza
> - "itzultzaile automatiko" > 1.650 emaitza
>
> Euskarara itzultzen duten sistema informatikoek ere termino horixe
> erabiltzen dute izenean bertan:
> - Matxin itzultzaile automatikoa: http://matxin.elhuyar.eus/
> - Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa:
> http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do
> <http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do>
>
> Bestalde, "makina bidez egindako itzulpen" erabiltzeko proposamenak
> ere zalantza sortzen dit niri; ez dakit ez ote den bestea bezain
> lausoa. Internet bidez egindako ekarpenak, adibidez, erabiltzaileek
> egiten dituzte, eta internet ez da bidea besterik; makina bidez
> egindako itzulpenak ere ezin al litezke gizakiek egindakoak izan...?
>
>
> Uxoa Iñurrieta
>
>
>
> On 04/05/17 16:34, Gotzon Egia wrote:
>>
>>> Duela hilabete zuekin harremanetan jarri ginen zuen laguntza behar
>>> genuelako. Orain azken bultzada eman nahi diogu gure inkestari.
>>> Horregatik, gogorarazpen bat bidaltzen dizuegu, inori inkesta
>>> betetzea pasa bazitzaion ere.
>>
>> Barkatuko didazue zehaztapen terminologikotan hastea, baina
>> itzultzaileen artean gaudenez, ez luke harritzekoa izan behar, ezta?
>>
>> «Itzulpen automatikoa» aipatzen duzue zuen galdetegian. Ez dakit,
>> izendapen lausoa iruditzen zait, ez baitu argitzen *nork* egiten duen
>> itzulpena, baizik, nire irudiz, *nola* egina den. Hau da, ezagutzen
>> ditut gizaki itzultzaileak itzulpena automatiko samar egiten
>> trebatutakoak. Egingo nuke gizaki itzultzaile profesional gehienek
>> garatu dituztela,gutxi edo gehiago, era bateko edo besteko
>> automatismoak itzulpenak egiterakoan.
>>
>> Pentsatzen dut, noski, «itzulpen automatiko» izendatzen duzuen hori
>> ingelesezko «machine translation» terminoaren parekoa dela, ez? Hala
>> baldin bada, hobe gauzari bere izenaz deitzea: /makina bidez egindako
>> itzulpena/. Horren antonimoa, oraingoz behintzat, /gizakiak egindako
>> itzulpena/ izango litzateke. Bietan egongo dira, ziurrenik, maila
>> handiagoan nahiz apalagoan, automatismoz egindako itzulpen
>> eragiketak, eta, horrela, gizaki itzultzaile batek lasai asko esan
>> ahal izango du «nik itzulpen automatikoak egiten ditut», gehienetan
>> makinak baino hobeki :-)
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.eus
>> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>>
>> ------------------------------------------------------------------------
>>
>> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du.
>> Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan
>> gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean
>> mantenduko dira.
>>
>>
>> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
>> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica
>> en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>>
>>
>> Gipuzkoan
>>
>>
>> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170505/1475f9cc/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago