[itzul] EN>EU CORPUSA ZABALTZEKO PROIEKTUA
Lierni Garmendia
liernigarmendia a bildua gmail.com
Or, Ira 1, 11:23:27, CEST 2017
Kaixo guztioi!
Ariko zarete oporretatik bueltatzen pixkanaka-pixkanaka, eta indarberrituta
eta gogotsu bueltatuko zaretela aprobetxatzearren, proiektu baten berri
eman nahi nizueke. Ezberdina da, baina euskal komunitatearentzat eta
itzulpengintzarentzat oso interesgarria eta etorkizunean oso erabilgarria
izan daitekeela iruditzen zait.
Iņigo Jauregi Sydneyko Unibertsitatean doktoretza-ikerketa bat egiten ari
den gazte euskalduna da. Telekomunikazio-ingeniaria da bera, baina
ingelesa-euskara itzulpen automatiko neuronala (Neural Machine Translation,
NMT) ari da ikertzen orain, eta horregatik jarri da harremanetan nirekin:
lehendik dagoen ingelesa-euskara corpusa txikiegia da eta zabaldu egin nahi
du itzultzaile automatikoa entrenatzen hasteko, eta, horretarako, corpus
bat prestatu du eta ingelesetik euskarara itzuli nahi du.
Ni laguntzen ari naiz ahal dudan neurrian, baina jende gehiago beharko da.
Horregatik, zuen harri-koskorra ekartzera eta esaldiren bat edo beste
itzultzera animatzen zaituztet.
Atxikita bidaltzen dizuet pasatu didan dokumentua. Bertan aurkituko dituzue
proiektuaren inguruko xehetasunak.
Zuen erantzunaren zain geratzen naiz,
Lierni
*Lierni Garmendia*
*EU / ES, EN, DE, CA > ES / EU Itzultzailea*
*Zuzentzailea*
*Hizkuntz irakaslea*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170901/95d6f355/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: En_eu_korpusa.docx
Mota: application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document
Tamaina: 16790 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170901/95d6f355/attachment.docx>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago