[itzul] Válvula antoretroceso
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Ira 22, 13:14:24, CEST 2017
Niri egokiagoa iruditzen zait, bi horietatik, "atzeraezeko balbula".
"Atzera ezineko balbula"ren esanahi nagusia da, nire ustez, balbula bera
ezin dela atzeratu. Eta pentsatzen dut egiazki uraren jarioa ez atzeratzeko
izango dela...
Xabier Aristegieta
imanol salegi<isuuis a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko iraila
22 12:56):
> Oker ez banago, gauza bera dira válvula antiretorno, válvula de
> retención...
>
> Iturgintza Hiztegian (IVAP) hau ageri da:
>
> aAtzera ezineko balbula
> Ik. atzeraezeko balbula
>
> Atzeraezeko balbula (4)
> Sin. atzera ezineko balbula (4); euste-ko balbula (3)
> es válvula de retención; válvula antirretorno
> fr soupape de retenue; clapet anti-retour; clapet de non-retour
> en check valve
>
> Atzera ezineko balbula erabili da Eraikingintzaren Kode Teknikoan ere.
>
>
> a
>
> Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko iraila 22 12:40):
>
> ... hainbat modutara (soilik)
>>
>> 22/09/2017 12:39(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
>>
>> Kaixo: asteburu atarian...
>>
>> Ikusi dut hainbat modu modutara emanda, baina ba al dago modu
>> estandarizaturik?
>>
>> Mila esker, aurrez, eta asteburu on
>>
>> Joxemari
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170922/d30fae55/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago