[itzul] Gurasoak/amak/aitak
Iņaki Lopez de Luzuriaga
inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
As, Api 24, 16:19:03, CEST 2018
Ofiziozkoa erantzuna da, baina lehen eskutik bizi dutenei dagokie batez
ere, hemen beharbada <http://donostiakoemakumeenetxea.com/contacto>
presazkoa ez bada, sentsibilitate kontua baita. Nik guraso hitzari ez diot
tatxarik ikusten (burhaso < buru hitzetik?). Goraintzi
Iņaki
2018-04-24 15:26 GMT+02:00 Arrate Unzueta <arrate.unzueta a bildua gmail.com>:
> Egun on:
>
> Zalantza bat sortu zait "guraso" hitzaren inguruan. Bi emakumez osatutako
> bikote batek seme-alabaren bat badute, umeen amak ala gurasoak dira?
>
> Elhuyarrek horrela dakar:
>
> Gurasoak:
>
> 1 *iz.* (pl.) padres, el padre y la madre
>
> *gurasoen baimenik gabe*: sin permiso de los padres
>
> *gurasoengandik seme-alabengana*: de padres a hijos
>
>
> eta jagoneten honako hau agertzen da:
>
> - *guraso 1* izena, plurala. Aita eta ama, aita-amak. *Gure lehen guraso
> Adam eta Eba.*
> - *guraso 2* izena. Aita edo ama, eta, bereziki, aita. *Adam gure
> lehenbiziko gurasoa.*
>
>
> Definizio horietan aita oso markatuta ikusten dut... agian oker nabil, zer
> deritzozue?
>
> Ama biren gutun bat itzuli behar dut eta ez nuke hanka-sartzerik egin nahi.
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180424/03bba23f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago