[itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori
Jose Agustin Arrieta
jaarrieta2 a bildua gmail.com
Ast, Ots 22, 09:13:58, CET 2018
Nik ez nuke txartzat emango BERRIAk dakarrena. Beste biak ere ondo
iruditzen zaizkidan arren. Beharbada, "altubianismoak" erro sakonegiak ditu
nigan...
Ongi izan.
Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko otsailaren 21(a) 16:10):
> Atzoko BERRIAren azalean, letra potoloetan, CUPeko Mireia Boya-ren
> adierazpen batzuk honela euskaratuta agertzen dira:
>
> "Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun saiatzen ari
> dira"
>
> Bi galdera bururatzen zaizkit:
>
> 1.-Txarretik zer ote zukeen, horrela itzuli balute?:
>
> "Saiatzen ari dira nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu
> ditzagun".
>
> Eta hori, beste hau ez proposatzeagatik:
>
> "Saiatzen ari dira indarrak xahutu ditzagun nahi ez dugun autogobernu
> batean"
>
> 2.- Aurreko biak ez al dira askoz ere ulergarriagoak eta, horrexegatik,
> erabiliagoak, BERRIAko esaldia baino?
>
> Eta hirugarren galdera bat:
>
> 3.- Inork esaten al zuen Altuberen eragina gaindituta daukagula?
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180222/bca24db6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago