[itzul] Paralelo, aditz barik

Ana Martin ana a bildua emun.eus
Al, Ira 10, 15:09:52, CEST 2018


esaterako
"*sarbideak: publikoak joko aretoaren barrura joateko igaro behar dituen
tokiak eta sarrerako ateak, baina baztertuta aretoa dagoen eraikinaren
fatxada edo kanpoko hormak eta fatxadarekiko paralelo dagoen azalera, nahiz
eta barruratuta egon, fatxadatik 2 metro baino gutxiagora badago"*

Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko irailaren 10(a) 14:48):

> Testu honekin bueltaka nabil:
>
>
>
> “*sarbideak: publikoak joko aretoaren barrura joateko igaro behar dituen
> tokiak eta sarrerako ateak, baina aretoa dagoen eraikinaren fatxada edo
> kanpoko hormak eta, nahiz eta barruratuta egon, aurrealde horrekiko
> paraleloak diren gainazalak ‒fatxadatik 2 metrora baino hurbilago badaude‒
> baztertuta*”.
>
>
>
> “…*eta, nahiz eta barruratuta egon, fatxadatik 2 metrora baino hurbilago
> dauden gainazal aurrealde horrekiko paraleloak baztertuta*” ipini nahi
> nuke, baina ez dakit zuzena den, eta, batez ere, “*gainazal*” izenaren
> izenondo lana egiten duena “*aurrealde horrekiko paraleloak*” dela
> ulertzen ote den.
>
>
>
> Ez da itzulpena, baina testu elebiduna batera sortzen ari naiz. Hona hemen
> gaztelaniazkoa, hau ere aldatzeko modukoa:
>
>
>
> “*accesos: espacios por donde el público entra al salón de juego y sus
> puertas de entrada, excluidas la fachada o paramento exterior del edificio
> que lo alberga y toda superficie paralela a la fachada que, aunque
> retranqueada, esté a menos de 2 metros de distancia de esta*”.
>
>
>
> Eskertuko nituzke ideiak.
>
>
>
> Jon Agirre
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180910/0c76840d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago