[itzul] Resolución de acuerdo de colaboración
Alberto Martínez de la Cuadra
albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
As, Ira 11, 19:33:07, CEST 2018
Patricia:
Orain urte batzuk, beste galdera bat egin zen *resolver*/*rescindir*
zela-eta. Hau da orduan erantzun nuenaren zati bat:
«Deustuko Unibertistateak eta IVAPek itzulitako Kode Zibilaren
aitzin-solasean, terminologiaz ari den atalean, honela azaltzen da:
»g) Ardura handia jarri da lexiko juridikoaren multzo osoa ahalik eta
gehien barneratzeko. Esate baterako, negozio juridikoaren teoria
orokorraren barruan, oso garrantzitsuak dira gaztelaniazko *nulidad,
rescisión *edota *resolución*. Mailakatze baten bidez plazaratu da termino
bakoitzaren berezitasuna, euskaraz saihestu egin behar direlako kontzeptuen
inguruko nahasteak (horiek ez dira beharrezko ez komenigarri):
*nulidad/deuseztasuna; rescisión/hutsalketa; resolución/suntsiarazpena.*
»(1276g) La expresión de una causa falsa en los contratos dará lugar a la
nulidad…
»(1276e) Kontratuetan kari faltsua adierazteak deuseztasuna dakar…
»(1295g) La rescisión obliga a la devolución de las cosas que fueron objeto
del contrato con sus frutos…
»(1295e) Hutsalketaren ondorioz, kontratuaren objektu diren gauzak euren
fruituekin batera itzuli behar dira…
»(1503g) Si el vendedor tuviere fundado motivo para… podrá promover
inmediatamente la resolución de la venta.
»(1503e) Saltzaileak arrazoi oinarriduna badu… kontratuaren suntsiarazpena
eragin dezake berehala».
Geroago, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea (40/2015, urriaren
1ekoa) argitaratu zen, eta lege horretan ere, IVAPek eginiko itzulpenaren
arabera, kontratuak, harremanak eta hitzarmenak "suntsiarazi" egiten dira,
51. eta 52. artikuluetan ikus daitekeenez:
51. artikulua. Hitzarmenak azkentzea (extinción).
1. Hitzarmenak azkentzen dira beren xede diren jarduketak betetzean edo
suntsiarazteko arrazoiak (causas de resolución) gertatzean.
2. Suntsiarazteko arrazoi dira:
a) Hitzarmenaren indarraldia amaitzea hitzarmenaren luzapena erabaki gabe.
b) Sinatzaile guztien ahobatezko erabakia.
c) Sinatzaileetako batek bere gain hartutako betebehar edo konpromisoak ez
betetzea
[...]
d) Hitzarmenaren deuseztasuna deklaratzen duen erabaki judiziala.
e) Aurrekoez bestelako edozein arrazoi, hitzarmenean edo beste lege
batzuetan aurreikusita badago.
52. artikulua. Hitzarmenak suntsiaraztearen ondorioak.
1. Hitzarmenak bete edo suntsiarazi direlarik, likidatu egingo dira,
alderdietako bakoitzaren betebeharrak eta konpromisoak zehazte aldera.
[...]
Alberto Martínez de la Cuadra
El mar., 11 sept. 2018 a las 9:06, PATRICIA JORGE (<PJORGE a bildua basauri.eus>)
escribió:
> Egun on guztioi:
>
>
>
> Lankidetza-hitzarmenak “indargabetu” egiten dira? “Baliogabetu”?
> “Deuseztatu”? “Ezeztatu”? Ala horiek guztiak izan daitezke?
>
>
>
> Kontratuei buruz, “suntsiarazi” dio Euskaltermek ((4) [image:
> http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg]); eta
> Justiziaren webgunean, kontratuei buruz ere, “amaiarazi”, “indargabetu”,
> “suntsiarazi” eta “ebatzi” ikusi ditut, besteak beste…
>
>
>
> Zer diozue?
>
>
>
> Ondo izan!
>
>
>
>
>
>
>
> *Patricia Jorge Kuartango*
>
> Basauriko Udala
>
> Euskara Atala
>
> Itzultzailea eta euskara teknikaria
>
> euskara a bildua basauri.eus I pjorge a bildua basauri.eus
>
> 94 466 63 12
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180911/adcdb8f2/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 9225 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180911/adcdb8f2/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 9225 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180911/adcdb8f2/attachment-0003.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago