[itzul] Anaforak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ots 14, 14:22:09, CET 2019


Inork esango lidake mesedez zenbateraino jotzen den aginduzkotzat espresio
anaforikoetan bigarren edo hirugarren graduko erakusleak soilik erabiltzea
(hots, ez lehen gradukoak)?

Izan ere, makina bat bider topo egina naiz honakoen moduko esaldiekin:

- Foru lege *honetan *eta *haren *garapen arauetan ezarritako irizpideekin
bat,... (gaztelaniaz: "de acuerdo con los criterios establecidos en la
presente ley foral y su normativa de desarrollo")
- Foru lege *honen *ondoreetarako, eta *haren *aplikazio-eremuan,...
(gaztelaniaz: "a efectos de esta ley foral y dentro de su ámbito de
aplicación")

Ez daukat iritzi argirik anaforikoek erabili behar duten erakusle-graduari
buruz. Baina bai iruditzen zait bitxikeria eta inkoherentzia galanta,
perpaus beraren barruan erreferente berberaz aritzea bi gradu ezberdinetako
erakusleak erabiliz.

Inork ezer argitu ahalko balit, eskertuko nioke.

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190214/7a75ee13/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago