[itzul] Anaforak
Patxi Petrirena Altzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Ast, Ots 14, 15:19:24, CET 2019
Uste dut nik 2010ean plazaratu nuen gai bera dela ("Mezu hau eta [xxxxxxx]
eranskinak <https://postaria.com/pipermail/itzul/2010-February/015916.html>"),
eta orduan (gu biok eta beste batzuk tartean) ondorio batera iritsi ginela:
"Mezu hau eta beronen eranskinak" edo (berretua erabili nahi ez bada) "Mezu
hau eta (honen) eranskinak".
Foru legearena berdina da. Bide batez esateko, teknikoki ez da anafora
baizik deixia, oker ez banago, testua bera seinalatzen ari baikara:
"(idazten ari garen / irakurtzen ari zaren) *testu *HAU eta (*testu*) hau
garatzeko arauak" esaten ari gara, "lege hau eta berau garatzeko arauak",
"lege hau eta beronen garapen-arauak".
Ni horretara iritsi nintzen behintzat...
*Patxi Petrirena Altzuguren*
[image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
[image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
p.petrirena a bildua elhuyar.eus <itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
@elhuyarItzulpen
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus * <http://www.elhuyar.eus>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 ots. 14, og. (14:24)):
> Inork esango lidake mesedez zenbateraino jotzen den aginduzkotzat espresio
> anaforikoetan bigarren edo hirugarren graduko erakusleak soilik erabiltzea
> (hots, ez lehen gradukoak)?
>
> Izan ere, makina bat bider topo egina naiz honakoen moduko esaldiekin:
>
> - Foru lege *honetan *eta *haren *garapen arauetan ezarritako
> irizpideekin bat,... (gaztelaniaz: "de acuerdo con los criterios
> establecidos en la presente ley foral y su normativa de desarrollo")
> - Foru lege *honen *ondoreetarako, eta *haren *aplikazio-eremuan,...
> (gaztelaniaz: "a efectos de esta ley foral y dentro de su ámbito de
> aplicación")
>
> Ez daukat iritzi argirik anaforikoek erabili behar duten erakusle-graduari
> buruz. Baina bai iruditzen zait bitxikeria eta inkoherentzia galanta,
> perpaus beraren barruan erreferente berberaz aritzea bi gradu ezberdinetako
> erakusleak erabiliz.
>
> Inork ezer argitu ahalko balit, eskertuko nioke.
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190214/9d7fe46f/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago