[itzul] Anaforak
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Ots 15, 12:20:57, CET 2019
OK, Patxi, eskerrik asko. Ea lortzen dugun perpaus berean "hau eta haren"
ez erabiltzea erreferente bererako...
Asteburu on.
Xabier
Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2019 ots. 14, og. (15:19)):
> Uste dut nik 2010ean plazaratu nuen gai bera dela ("Mezu hau eta
> [xxxxxxx] eranskinak
> <https://postaria.com/pipermail/itzul/2010-February/015916.html>"), eta
> orduan (gu biok eta beste batzuk tartean) ondorio batera iritsi ginela:
> "Mezu hau eta beronen eranskinak" edo (berretua erabili nahi ez bada) "Mezu
> hau eta (honen) eranskinak".
>
> Foru legearena berdina da. Bide batez esateko, teknikoki ez da anafora
> baizik deixia, oker ez banago, testua bera seinalatzen ari baikara:
> "(idazten ari garen / irakurtzen ari zaren) *testu *HAU eta (*testu*) hau
> garatzeko arauak" esaten ari gara, "lege hau eta berau garatzeko arauak",
> "lege hau eta beronen garapen-arauak".
>
> Ni horretara iritsi nintzen behintzat...
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> [image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
> [image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus <itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> @elhuyarItzulpen
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
>
> *www.elhuyar.eus * <http://www.elhuyar.eus>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 ots. 14, og. (14:24)):
>
>> Inork esango lidake mesedez zenbateraino jotzen den aginduzkotzat
>> espresio anaforikoetan bigarren edo hirugarren graduko erakusleak
>> soilik erabiltzea (hots, ez lehen gradukoak)?
>>
>> Izan ere, makina bat bider topo egina naiz honakoen moduko esaldiekin:
>>
>> - Foru lege *honetan *eta *haren *garapen arauetan ezarritako
>> irizpideekin bat,... (gaztelaniaz: "de acuerdo con los criterios
>> establecidos en la presente ley foral y su normativa de desarrollo")
>> - Foru lege *honen *ondoreetarako, eta *haren *aplikazio-eremuan,...
>> (gaztelaniaz: "a efectos de esta ley foral y dentro de su ámbito de
>> aplicación")
>>
>> Ez daukat iritzi argirik anaforikoek erabili behar duten
>> erakusle-graduari buruz. Baina bai iruditzen zait bitxikeria eta
>> inkoherentzia galanta, perpaus beraren barruan erreferente berberaz aritzea
>> bi gradu ezberdinetako erakusleak erabiliz.
>>
>> Inork ezer argitu ahalko balit, eskertuko nioke.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190215/cf9ec67d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago