[itzul] Hizketa* datu-basea
Igor Odriozola Sustaeta
igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Lar, Urt 26, 18:47:34, CET 2019
Kaixo, Joxe Mari:
"Datutegi" hitzaz, konpondu egingo litzateke arazoa, baina uste dut
"datu-base" askoz erabiliagoa dela oro har. Hortaz, proposatzen dudan
terminoa "datutegi" hitzaz sortzea, haren antzeko terminoak "datu-base"z
eraikita daudenean... ez dakit egokia den.
"Hizketa" terminoari dagokionez, ez daukat arazorik horrekin. "Speech"
hitza itzultzeko, "hizketa" ematen da Euskaltermen gehien, eta, hortaz,
arazorik ez. Zuk proposatutako zerrendan, baten bat sinonimoa da, eta
besteak ez hainbeste. Baina, esan bezala, "hizketa" hitzak ez dit arazorik
sortzen.
Lehen esan bezala, hiru hitzeko terminoa osatzeko orduan sortzen zait
arazoa, Sahietsi egin behar dira bi hitz-elkarketa hiru hitzeko termino
batean? Hala bada, zer litzateke onena kasu honetan: "-(r)en", "-ko",
"-zko" erabiltzea...? Ala bada beste ebazpiderik?
Eskerrik asko berriro ere,
Hau idatzi du Joxe Mari Berasategi Zurutuza (jxmbezu a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2019 urt. 26, lr. (17:14)):
> Arratsalde on,
>
> Eta "datutegi" erabilita?
>
> Euskaltzaindiaren hiztegia:
> datutegi
>
> iz. Datu basea. *Euskararen terminologia-datutegia sarean izango da,
> erabiltzaileen esku*.
>
> *datu base, datu-base* *Inform.* Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen
> multzo egituratua. *Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen
> azterketa sakonagoa egiteko*.
>
>
> Bestalde, mezu linguistikoarekin eta testuinguruaren arabera, "hizketa"
> hitzaz gain, hor dira, besteak beste, berbeta, hizkera, mintzaira,
> hizkuntza, mintzoa, lengoaia.
>
> Ezertarako balio badizu,
>
> Joxe Mari Berasategi
>
> Gasteiz
>
>
> 26/01/2019 16:03(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo:
>
> "Ahots datu-base" terminoak "hizketa datu-base"aren arazo berbera du;
> alegia, hiru hitz eta bi elkarketako terminoa dela. Bi gidoi jarri beharko
> lirateke orduan, edo lehen hitza beste modu batera lotu beharko litzateke.
> Hortxe hasten da arazoa.
>
> Bestalde, "speech" "ahots" gisa itzultzea ez da guztiz zuzena. Laburki
> azaltzearren, "speech" hizketa da. Ahotsak ez du zertan mezu linguistikorik
> izan; hizketak, aldiz, bai.
>
> Beharbada ez dut ondo azaldu zein den nire galdera. Kontua ez da "hizketa"
> ondo dagoen ala ez (Euskalterm-en "hizketa" da nagusi, "speech" sartuz
> gero), baizik eta terminoaren eraketa.
>
> Eskerrik asko, halere, Txopi.
>
>
> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2019 urt. 26,
> lr. (15:44)):
>
>> 19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>> > Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa euskaraz nola
>> osatu.
>> >
>> > "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek, baina,
>> "datu-base"
>> > erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa: "Hizketako/ren/zko
>> > datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango "Hizketa datu-basea",
>> > ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>>
>> "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi da eta "speech
>> to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech database" ahots
>> datu-basea izan liteke?
>>
>> Ondo izan,
>>
>> --
>> Txopi.
>> http://ikusimakusi.eus/
>> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
>> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>>
>>
>
> --
> -----------------------------------------
> *Igor Odriozola Sustaeta*
> Tel: +34 655 720 396
> 48003, Bilbo
> Euskal Herria
> -----------------------------------------
>
>
--
-----------------------------------------
*Igor Odriozola Sustaeta*
Tel: +34 655 720 396
48003, Bilbo
Euskal Herria
-----------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190126/13606e17/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago