[itzul] Hizketa* datu-basea

Igor Odriozola Sustaeta igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Lar, Urt 26, 20:32:33, CET 2019


Kaixo, Alfontso (aspaldiko ba...!)

Nire aukera ere "hizketazko" zen; hala ere, gogor samarra gertatzen zait...
Baina, bai, zuk emandako adibideekin, horretxek ematen du aukerarik onena.

Mila esker beste behin ere, Alfontso.


Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2019 urt. 26, lr. (19:29)):

> Kaixo, Igor (eta aspaldiko):
> Ondo esan duzun bezala, bi marratxo ez dugu inoiz erabiltzen
> (tandem-elkarteak [aposizio-mota berezi batzuk] alde batera utzita, eta
> hori ez da zuk duzun kasua), eta marratxorik gabe oso lokabe gelditzen
> da.Pentsatzen dut *hizketazko datu-basea* esan litekeela.
>
> Hona hemen bi adibide (lehenengoa Andoni Sagarnaren testu bat da, baina ez
> da, zehazki, datu-baseei edo corpusei buruzkoa):
>
>
> <http://andonisagarna.blogspot.com/2016/12/irudien-bidez-entrena-daiteke-hizketa.html>
>
> *Irudien bidez entrena daiteke hizketa ezagutzeko sistema bat
> <http://andonisagarna.blogspot.com/2016/12/irudien-bidez-entrena-daiteke-hizketa.html>*
>
> *andonisagarna.blogspot.com/.../irudien-bidez-entrena-daiteke-hiz...
> <http://andonisagarna.blogspot.com/2016/12/irudien-bidez-entrena-daiteke-hizketa.html>*
>
>
>
> 9 dic. 2016 - Transkripzioa erabili ordez, haien sistemak
> audio-grabazioekin batera jasotako irudiak eta *hizketazko* deskribapenak
> aztertzen ditu. Sistemak ...
>
> *
> <http://%0dmetanetpaper/basque_content.tex%20at%20master%20·%20imeos/metanetpaper%20...%0dhttps:/github.com/imeos/metanetpaper/.../basque_content.tex%0d>*
>
> *metanetpaper/basque_content.tex at master · imeos/metanetpaper ...
> <http://%0dmetanetpaper/basque_content.tex%20at%20master%20·%20imeos/metanetpaper%20...%0dhttps:/github.com/imeos/metanetpaper/.../basque_content.tex%0d>*
>
> *https://github.com/imeos/metanetpaper/.../basque_content.tex
> <http://%0dmetanetpaper/basque_content.tex%20at%20master%20·%20imeos/metanetpaper%20...%0dhttps:/github.com/imeos/metanetpaper/.../basque_content.tex%0d>*
>
>
>
> ... landutako eremuen kopurua, dauden *hizketazko* corpusen kantitatea
> eta tamaina, hizketan oinarritutako aplikazio eskuragarrien kantitatea eta
> motak.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El sáb., 26 ene. 2019 a las 18:48, Igor Odriozola Sustaeta (<
> igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com>) escribió:
>
>> Kaixo, Joxe Mari:
>>
>> "Datutegi" hitzaz, konpondu egingo litzateke arazoa, baina uste dut
>> "datu-base" askoz erabiliagoa dela oro har. Hortaz, proposatzen dudan
>> terminoa "datutegi" hitzaz sortzea, haren antzeko terminoak "datu-base"z
>> eraikita daudenean... ez dakit egokia den.
>>
>> "Hizketa" terminoari dagokionez, ez daukat arazorik horrekin. "Speech"
>> hitza itzultzeko, "hizketa" ematen da Euskaltermen gehien, eta, hortaz,
>> arazorik ez. Zuk proposatutako zerrendan, baten bat sinonimoa da, eta
>> besteak ez hainbeste. Baina, esan bezala, "hizketa" hitzak ez dit arazorik
>> sortzen.
>>
>> Lehen esan bezala, hiru hitzeko terminoa osatzeko orduan sortzen zait
>> arazoa, Sahietsi egin behar dira bi hitz-elkarketa hiru hitzeko termino
>> batean? Hala bada, zer litzateke onena kasu honetan: "-(r)en", "-ko",
>> "-zko" erabiltzea...? Ala bada beste ebazpiderik?
>>
>> Eskerrik asko berriro ere,
>>
>> Hau idatzi du Joxe Mari Berasategi Zurutuza (jxmbezu a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2019 urt. 26, lr. (17:14)):
>>
>>> Arratsalde on,
>>>
>>> Eta "datutegi" erabilita?
>>>
>>> Euskaltzaindiaren hiztegia:
>>> datutegi
>>>
>>> iz. Datu basea. *Euskararen terminologia-datutegia sarean izango da,
>>> erabiltzaileen esku*.
>>>
>>> *datu base, datu-base* *Inform.* Ezagutza-arlo jakin bati buruzko
>>> datuen multzo egituratua. *Datu base honek aukera ugari emango dizkigu
>>> datuen azterketa sakonagoa egiteko*.
>>>
>>>
>>> Bestalde, mezu linguistikoarekin eta testuinguruaren arabera, "hizketa"
>>> hitzaz gain, hor dira, besteak beste, berbeta, hizkera, mintzaira,
>>> hizkuntza, mintzoa, lengoaia.
>>>
>>> Ezertarako balio badizu,
>>>
>>> Joxe Mari Berasategi
>>>
>>> Gasteiz
>>>
>>>
>>> 26/01/2019 16:03(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> Kaixo:
>>>
>>> "Ahots datu-base" terminoak "hizketa datu-base"aren arazo berbera du;
>>> alegia, hiru hitz eta bi elkarketako terminoa dela. Bi gidoi jarri beharko
>>> lirateke orduan, edo lehen hitza beste modu batera lotu beharko litzateke.
>>> Hortxe hasten da arazoa.
>>>
>>> Bestalde, "speech" "ahots" gisa itzultzea ez da guztiz zuzena. Laburki
>>> azaltzearren, "speech" hizketa da. Ahotsak ez du zertan mezu linguistikorik
>>> izan; hizketak, aldiz, bai.
>>>
>>> Beharbada ez dut ondo azaldu zein den nire galdera. Kontua ez da
>>> "hizketa" ondo dagoen ala ez (Euskalterm-en "hizketa" da nagusi, "speech"
>>> sartuz gero), baizik eta terminoaren eraketa.
>>>
>>> Eskerrik asko, halere, Txopi.
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2019 urt.
>>> 26, lr. (15:44)):
>>>
>>>> 19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>>>> > Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa euskaraz nola
>>>> osatu.
>>>> >
>>>> > "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek, baina,
>>>> "datu-base"
>>>> > erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa: "Hizketako/ren/zko
>>>> > datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango "Hizketa
>>>> datu-basea",
>>>> > ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>>>>
>>>> "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi da eta "speech
>>>> to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech database" ahots
>>>> datu-basea izan liteke?
>>>>
>>>> Ondo izan,
>>>>
>>>> --
>>>> Txopi.
>>>> http://ikusimakusi.eus/
>>>> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
>>>> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>>>>
>>>>
>>>
>>> --
>>> -----------------------------------------
>>>   *Igor Odriozola Sustaeta*
>>>   Tel: +34 655 720 396
>>>   48003, Bilbo
>>>   Euskal Herria
>>> -----------------------------------------
>>>
>>>
>>
>> --
>> -----------------------------------------
>>   *Igor Odriozola Sustaeta*
>>   Tel: +34 655 720 396
>>   48003, Bilbo
>>   Euskal Herria
>> -----------------------------------------
>>
>

-- 
-----------------------------------------
  *Igor Odriozola Sustaeta*
  Tel: +34 655 720 396
  48003, Bilbo
  Euskal Herria
-----------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190126/55ee9e7d/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago