[itzul] Hizketa* datu-basea
Joxe Mari Berasategi Zurutuza
jxmbezu a bildua gmail.com
Lar, Urt 26, 20:40:54, CET 2019
Aupa, Alfontso:
Igorrek ondo esan duen bezala, "datu-base" askoz erabiliagoa da
"datutegi" baino. Ez naiz ni nor esateko hautu horrekin asmatu zen,
baina hasieratik datutegi hitzaren alde egin izan balitz, Igorrena
bezalako arazorik ez zen sortuko eta askoz ere irekiago geratuko zen bi
hitzeko elkarketa "normalak" egiteko bidea .
Zuzenean edo zeharka, foro honetarako potoloegiak izan litezkeen auziak
ere azaleratzen dira honelakoetan, agian guztiz ondo bideratuta ez
dauzkagun seinale:
1) Berrelkarketa erabateko debeku da, ala gehiegi ez erabiltzeko gomendio?
2) Hitz-elkarte ihartuak soilik iraganerako onartzen dira, ala aldarrika
daitezke, abusatu gabe, gaurko eta etorkizunerako sormen-iturri oparo
moduan, haiekin gero "bi hitzeko elkarte normalak" egiteko bidea irekita
utzirik?
Bide batez, zorionak Euskaltzaindiaren Hiztegian "dirulaguntza"
ihartzeko putz egin duen orori , bidea irekita utziz "iazko
dirulaguntza-deialdia", "gure dirulaguntza-eskaera" "dirulaguntza-premia
gorrian" erako moldeei.
Ondo-ondo bizi,
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz
26/01/2019 19:19(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria igorleak idatzi zuen:
> Kaixo, Igor (eta aspaldiko):
> Ondo esan duzun bezala, bi marratxo ez dugu inoiz erabiltzen
> (tandem-elkarteak [aposizio-mota berezi batzuk] alde batera utzita,
> eta hori ez da zuk duzun kasua), eta marratxorik gabe oso lokabe
> gelditzen da.Pentsatzen dut /*hizketazko *datu-basea/ esan litekeela.
>
> Hona hemen bi adibide (lehenengoa Andoni Sagarnaren testu bat da,
> baina ez da, zehazki, datu-baseei edo corpusei buruzkoa):
>
> <http://andonisagarna.blogspot.com/2016/12/irudien-bidez-entrena-daiteke-hizketa.html>
>
> *_Irudien bidez entrena daiteke hizketa ezagutzeko sistema
> bat<http://andonisagarna.blogspot.com/2016/12/irudien-bidez-entrena-daiteke-hizketa.html>_*
>
> /_andonisagarna.blogspot.com/.../irudien-bidez-entrena-daiteke-hiz...<http://andonisagarna.blogspot.com/2016/12/irudien-bidez-entrena-daiteke-hizketa.html>_/
>
> 9 dic. 2016 - Transkripzioa erabili ordez, haien sistemak
> audio-grabazioekin batera jasotako irudiak eta
> /hizketazko/deskribapenak aztertzen ditu. Sistemak ...
>
> _<%0dmetanetpaper/basque_content.tex%20at%20master%20·%20imeos/metanetpaper%20...%0dhttps:/github.com/imeos/metanetpaper/.../basque_content.tex%0d>_
>
> *metanetpaper/basque_content.tex at master · imeos/metanetpaper
> ...<%0dmetanetpaper/basque_content.tex%20at%20master%20·%20imeos/metanetpaper%20...%0dhttps:/github.com/imeos/metanetpaper/.../basque_content.tex%0d>*
>
> /https://github.com/imeos/metanetpaper/.../basque_content.tex<%0dmetanetpaper/basque_content.tex%20at%20master%20·%20imeos/metanetpaper%20...%0dhttps:/github.com/imeos/metanetpaper/.../basque_content.tex%0d>/
>
> ... landutako eremuen kopurua, dauden /hizketazko/corpusen kantitatea
> eta tamaina, hizketan oinarritutako aplikazio eskuragarrien kantitatea
> eta motak.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa><https://twitter.com/elhuyarhizk><https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1><https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus>** <http://www.elhuyar.eus>**www.elhuyar.eus*
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza><https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez
> du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren
> arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili,
> hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso
> baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
>
> El sáb., 26 ene. 2019 a las 18:48, Igor Odriozola Sustaeta
> (<igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
> <mailto:igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com>>) escribió:
>
> Kaixo, Joxe Mari:
>
> "Datutegi" hitzaz, konpondu egingo litzateke arazoa, baina uste
> dut "datu-base" askoz erabiliagoa dela oro har. Hortaz,
> proposatzen dudan terminoa "datutegi" hitzaz sortzea, haren
> antzeko terminoak "datu-base"z eraikita daudenean... ez dakit
> egokia den.
>
> "Hizketa" terminoari dagokionez, ez daukat arazorik horrekin.
> "Speech" hitza itzultzeko, "hizketa" ematen da Euskaltermen
> gehien, eta, hortaz, arazorik ez. Zuk proposatutako zerrendan,
> baten bat sinonimoa da, eta besteak ez hainbeste. Baina, esan
> bezala, "hizketa" hitzak ez dit arazorik sortzen.
>
> Lehen esan bezala, hiru hitzeko terminoa osatzeko orduan sortzen
> zait arazoa, Sahietsi egin behar dira bi hitz-elkarketa hiru
> hitzeko termino batean? Hala bada, zer litzateke onena kasu
> honetan: "-(r)en", "-ko", "-zko" erabiltzea...? Ala bada beste
> ebazpiderik?
>
> Eskerrik asko berriro ere,
>
> Hau idatzi du Joxe Mari Berasategi Zurutuza (jxmbezu a bildua gmail.com
> <mailto:jxmbezu a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 urt. 26, lr.
> (17:14)):
>
> Arratsalde on,
>
> Eta "datutegi" erabilita?
>
> Euskaltzaindiaren hiztegia:
>
>
> datutegi
>
> iz. Datu basea. /Euskararen terminologia-datutegia sarean
> izango da, erabiltzaileen esku/.
>
> *datu base, datu-base* /Inform./ Ezagutza-arlo jakin bati
> buruzko datuen multzo egituratua. /Datu base honek aukera
> ugari emango dizkigu datuen azterketa sakonagoa egiteko/.
>
>
> Bestalde, mezu linguistikoarekin eta testuinguruaren arabera,
> "hizketa" hitzaz gain, hor dira, besteak beste, berbeta,
> hizkera, mintzaira, hizkuntza, mintzoa, lengoaia.
>
> Ezertarako balio badizu,
>
> Joxe Mari Berasategi
>
> Gasteiz
>
>
> 26/01/2019 16:03(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi
> zuen:
>> Kaixo:
>>
>> "Ahots datu-base" terminoak "hizketa datu-base"aren arazo
>> berbera du; alegia, hiru hitz eta bi elkarketako terminoa
>> dela. Bi gidoi jarri beharko lirateke orduan, edo lehen hitza
>> beste modu batera lotu beharko litzateke. Hortxe hasten da
>> arazoa.
>>
>> Bestalde, "speech" "ahots" gisa itzultzea ez da guztiz
>> zuzena. Laburki azaltzearren, "speech" hizketa da. Ahotsak ez
>> du zertan mezu linguistikorik izan; hizketak, aldiz, bai.
>>
>> Beharbada ez dut ondo azaldu zein den nire galdera. Kontua ez
>> da "hizketa" ondo dagoen ala ez (Euskalterm-en "hizketa" da
>> nagusi, "speech" sartuz gero), baizik eta terminoaren eraketa.
>>
>> Eskerrik asko, halere, Txopi.
>>
>>
>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus
>> <mailto:txopi a bildua ikusimakusi.eus>) erabiltzaileak (2019 urt. 26,
>> lr. (15:44)):
>>
>> 19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak
>> idatzi zuen:
>> > Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa
>> euskaraz nola osatu.
>> >
>> > "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek,
>> baina, "datu-base"
>> > erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa:
>> "Hizketako/ren/zko
>> > datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango
>> "Hizketa datu-basea",
>> > ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>>
>> "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi
>> da eta "speech
>> to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech
>> database" ahots
>> datu-basea izan liteke?
>>
>> Ondo izan,
>>
>> --
>> Txopi.
>> http://ikusimakusi.eus/
>> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
>> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336
>> 69EE
>>
>>
>>
>> --
>> -----------------------------------------
>> *Igor Odriozola Sustaeta*
>> Tel: +34 655 720 396
>> 48003, Bilbo
>> Euskal Herria
>> -----------------------------------------
>
>
>
> --
> -----------------------------------------
> *Igor Odriozola Sustaeta*
> Tel: +34 655 720 396
> 48003, Bilbo
> Euskal Herria
> -----------------------------------------
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190126/d1db4a6b/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago