[itzul] Hizketa* datu-basea

Xabier Artola Zubillaga xabier.artola a bildua ehu.eus
Lar, Urt 26, 21:55:34, CET 2019


Kaixo:

Uste dut alferrik gabiltzala hiruko hitz-elkarketak beti saihestu nahian... 
batzuetan "ezinezkoa" da eta.

Nire ustez, kasu honetan termino egokia "hizketa datu-basea" da. Eta hori 
saihestearren "datutegi" erabiltzea ez zait batere egokia iruditzen, termino 
finkatua (eta lexikalizatua) "datu-base" delako, eta esango nuke kasu honetan 
adiera espezializatu horretan erabili nahi dela ("datutegi" egokia litzateke 
adiera arruntean erabili nahi izatera, baina ez zait iruditzen kasu honetan 
hala denik).

"Hizketaren/ko/zko" horien artean, izatekotan, "hizketako", ez dakit... baina 
egokiena, dudarik gabe, hiruko elkarketa iruditzen zait. Ahal denean 
saihestea komeni dela? Erabat ados. Baina ezin denean ezin da.

Eta elkarketa batean bi marratxo erabiltzea saihestea ere... batzuetan oso 
zaila suertatzen da. Hala ere, eta oso ortodoxoa ez bada ere, nik kasu 
honetan "hizketa datu-basea" idatziko nuke, marratxo bakar batekin.

Xabier.

Oharra: "Datu-base" idatzi ordez "datubase" idatziko bagenu (ingelesez
egiten duten bezala: 'database'), ez genuke arazorik izango
marratxoarekin.


> On Sat, 26 Jan 2019, itzul-request a bildua postaria.com wrote:
>
>> ItzuL zerrendako mezuak bidali itzul a bildua postaria.com helbidera.
>> 
>> Web bidez zerrendan izena emateko, edo zerrenda uzteko, joan helbide
>> honetara:
>> 	https://postaria.com/mailman/listinfo/itzul
>> 
>> Posta elektronikoz egin nahi baduzu, bidali mezu bat 'help' hitza
>> idatzita (aipu markarik gabe), bai Gaia lerroan zein mezuan bertan,
>> helbide honetara:
>> 	itzul-request a bildua postaria.com
>> 
>> Zerrenda kudeatzen duenarekin harremanetan jartzeko:
>> 	itzul-owner a bildua postaria.com
>> 
>> Mezu honi erantzuten badiozu, mesedez, editatu Gaia (subject) lerroa.
>> Horrelako mezuak saihestuko dituzu: "Re: ItzuL Mezu-Bilduma...".
>> 
>> 
>> Gaurko gaiak:
>>
>>   1. Re: Hizketa* datu-basea (Txopi)
>>   2. Re: Hizketa* datu-basea (Igor Odriozola Sustaeta)
>>   3. Re: Hizketa* datu-basea (Joxe Mari Berasategi Zurutuza)
>>   4. Re: Hizketa* datu-basea (Igor Odriozola Sustaeta)
>> 
>> 
>> ----------------------------------------------------------------------
>> 
>> Message: 1
>> Date: Sat, 26 Jan 2019 15:28:12 +0100
>> From: Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus>
>> To: itzul a bildua postaria.com
>> Subject: Re: [itzul] Hizketa* datu-basea
>> Message-ID: <975f4a1c-e909-c9d2-7a53-ecba5b89af57 a bildua ikusimakusi.eus>
>> Content-Type: text/plain; charset=utf-8
>> 
>> 19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>>> Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa euskaraz nola osatu.
>>> 
>>> "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek, baina, "datu-base"
>>> erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa: "Hizketako/ren/zko
>>> datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango "Hizketa datu-basea",
>>> ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>> 
>> "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi da eta "speech
>> to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech database" ahots
>> datu-basea izan liteke?
>> 
>> Ondo izan,
>> 
>> -- 
>> Txopi.
>> http://ikusimakusi.eus/
>> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
>> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>> 
>> 
>> 
>> ------------------------------
>> 
>> Message: 2
>> Date: Sat, 26 Jan 2019 16:03:32 +0100
>> From: Igor Odriozola Sustaeta <igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com>
>> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> Subject: Re: [itzul] Hizketa* datu-basea
>> Message-ID:
>> 	<CALe7y4ZqJ7stTgvXfgb-3z2iEienYdpWnjv0L2WRyuyAZs_W6Q a bildua mail.gmail.com>
>> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>> 
>> Kaixo:
>> 
>> "Ahots datu-base" terminoak "hizketa datu-base"aren arazo berbera du;
>> alegia, hiru hitz eta bi elkarketako terminoa dela. Bi gidoi jarri beharko
>> lirateke orduan, edo lehen hitza beste modu batera lotu beharko litzateke.
>> Hortxe hasten da arazoa.
>> 
>> Bestalde, "speech" "ahots" gisa itzultzea ez da guztiz zuzena. Laburki
>> azaltzearren, "speech" hizketa da. Ahotsak ez du zertan mezu linguistikorik
>> izan; hizketak, aldiz, bai.
>> 
>> Beharbada ez dut ondo azaldu zein den nire galdera. Kontua ez da "hizketa"
>> ondo dagoen ala ez (Euskalterm-en "hizketa" da nagusi, "speech" sartuz
>> gero), baizik eta terminoaren eraketa.
>> 
>> Eskerrik asko, halere, Txopi.
>> 
>> 
>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2019 urt. 26,
>> lr. (15:44)):
>> 
>>> 19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>>>> Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa euskaraz nola
>>> osatu.
>>>> 
>>>> "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek, baina,
>>> "datu-base"
>>>> erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa: "Hizketako/ren/zko
>>>> datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango "Hizketa datu-basea",
>>>> ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>>> 
>>> "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi da eta "speech
>>> to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech database" ahots
>>> datu-basea izan liteke?
>>> 
>>> Ondo izan,
>>> 
>>> --
>>> Txopi.
>>> http://ikusimakusi.eus/
>>> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
>>> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>>> 
>>> 
>> 
>> -- 
>> -----------------------------------------
>>  *Igor Odriozola Sustaeta*
>>  Tel: +34 655 720 396
>>  48003, Bilbo
>>  Euskal Herria
>> -----------------------------------------
>> -------------- hurrengo zatia --------------
>> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
>> URL: 
>> <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190126/c788ec55/attachment-0001.html>
>> 
>> ------------------------------
>> 
>> Message: 3
>> Date: Sat, 26 Jan 2019 17:04:49 +0100
>> From: Joxe Mari Berasategi Zurutuza <jxmbezu a bildua gmail.com>
>> To: itzul a bildua postaria.com
>> Subject: Re: [itzul] Hizketa* datu-basea
>> Message-ID: <035ba67a-07c3-a062-defb-dff510d6681a a bildua gmail.com>
>> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"; Format="flowed"
>> 
>> Arratsalde on,
>> 
>> Eta "datutegi" erabilita?
>> 
>> Euskaltzaindiaren hiztegia:
>> 
>>
>>      datutegi
>> 
>> iz. Datu basea. /Euskararen terminologia-datutegia sarean izango da,
>> erabiltzaileen esku/.
>> 
>> *datu base, datu-base* /Inform./ Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen
>> multzo egituratua. /Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen
>> azterketa sakonagoa egiteko/.
>> 
>> 
>> Bestalde, mezu linguistikoarekin eta testuinguruaren arabera, "hizketa"
>> hitzaz gain, hor dira, besteak beste, berbeta, hizkera, mintzaira,
>> hizkuntza, mintzoa, lengoaia.
>> 
>> Ezertarako balio badizu,
>> 
>> Joxe Mari Berasategi
>> 
>> Gasteiz
>> 
>> 
>> 26/01/2019 16:03(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>>> Kaixo:
>>> 
>>> "Ahots datu-base" terminoak "hizketa datu-base"aren arazo berbera du;
>>> alegia, hiru hitz eta bi elkarketako terminoa dela. Bi gidoi jarri
>>> beharko lirateke orduan, edo lehen hitza beste modu batera lotu
>>> beharko litzateke. Hortxe hasten da arazoa.
>>> 
>>> Bestalde, "speech" "ahots" gisa itzultzea ez da guztiz zuzena. Laburki
>>> azaltzearren, "speech" hizketa da. Ahotsak ez du zertan mezu
>>> linguistikorik izan; hizketak, aldiz, bai.
>>> 
>>> Beharbada ez dut ondo azaldu zein den nire galdera. Kontua ez da
>>> "hizketa" ondo dagoen ala ez (Euskalterm-en "hizketa" da nagusi,
>>> "speech" sartuz gero), baizik eta terminoaren eraketa.
>>> 
>>> Eskerrik asko, halere, Txopi.
>>> 
>>> 
>>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2019 urt.
>>> 26, lr. (15:44)):
>>>
>>>     19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>>>    > Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa euskaraz
>>>     nola osatu.
>>>    >
>>>    > "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek, baina,
>>>     "datu-base"
>>>    > erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa: "Hizketako/ren/zko
>>>    > datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango "Hizketa
>>>     datu-basea",
>>>    > ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>>>
>>>     "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi da eta "speech
>>>     to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech database" ahots
>>>     datu-basea izan liteke?
>>>
>>>     Ondo izan,
>>>
>>>     --
>>>     Txopi.
>>>     http://ikusimakusi.eus/
>>>     PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
>>>     Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>>> 
>>> 
>>> 
>>> --
>>> -----------------------------------------
>>> *Igor Odriozola Sustaeta*
>>> Tel: +34 655 720 396
>>>   48003, Bilbo
>>>   Euskal Herria
>>> -----------------------------------------
>> -------------- hurrengo zatia --------------
>> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
>> URL: 
>> <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190126/09f331de/attachment-0001.html>
>> 
>> ------------------------------
>> 
>> Message: 4
>> Date: Sat, 26 Jan 2019 18:47:34 +0100
>> From: Igor Odriozola Sustaeta <igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com>
>> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> Subject: Re: [itzul] Hizketa* datu-basea
>> Message-ID:
>> 	<CALe7y4bKGy9y1__ftHDRLyzabS_dYBir+TCg-f+JHEjQZnePBg a bildua mail.gmail.com>
>> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>> 
>> Kaixo, Joxe Mari:
>> 
>> "Datutegi" hitzaz, konpondu egingo litzateke arazoa, baina uste dut
>> "datu-base" askoz erabiliagoa dela oro har. Hortaz, proposatzen dudan
>> terminoa "datutegi" hitzaz sortzea, haren antzeko terminoak "datu-base"z
>> eraikita daudenean... ez dakit egokia den.
>> 
>> "Hizketa" terminoari dagokionez, ez daukat arazorik horrekin. "Speech"
>> hitza itzultzeko, "hizketa" ematen da Euskaltermen gehien, eta, hortaz,
>> arazorik ez. Zuk proposatutako zerrendan, baten bat sinonimoa da, eta
>> besteak ez hainbeste. Baina, esan bezala, "hizketa" hitzak ez dit arazorik
>> sortzen.
>> 
>> Lehen esan bezala, hiru hitzeko terminoa osatzeko orduan sortzen zait
>> arazoa, Sahietsi egin behar dira bi hitz-elkarketa hiru hitzeko termino
>> batean? Hala bada, zer litzateke onena kasu honetan: "-(r)en", "-ko",
>> "-zko" erabiltzea...? Ala bada beste ebazpiderik?
>> 
>> Eskerrik asko berriro ere,
>> 
>> Hau idatzi du Joxe Mari Berasategi Zurutuza (jxmbezu a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2019 urt. 26, lr. (17:14)):
>> 
>>> Arratsalde on,
>>> 
>>> Eta "datutegi" erabilita?
>>> 
>>> Euskaltzaindiaren hiztegia:
>>> datutegi
>>> 
>>> iz. Datu basea. *Euskararen terminologia-datutegia sarean izango da,
>>> erabiltzaileen esku*.
>>> 
>>> *datu base, datu-base* *Inform.* Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen
>>> multzo egituratua. *Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen
>>> azterketa sakonagoa egiteko*.
>>> 
>>> 
>>> Bestalde, mezu linguistikoarekin eta testuinguruaren arabera, "hizketa"
>>> hitzaz gain, hor dira, besteak beste, berbeta, hizkera, mintzaira,
>>> hizkuntza, mintzoa, lengoaia.
>>> 
>>> Ezertarako balio badizu,
>>> 
>>> Joxe Mari Berasategi
>>> 
>>> Gasteiz
>>> 
>>> 
>>> 26/01/2019 16:03(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>>> 
>>> Kaixo:
>>> 
>>> "Ahots datu-base" terminoak "hizketa datu-base"aren arazo berbera du;
>>> alegia, hiru hitz eta bi elkarketako terminoa dela. Bi gidoi jarri beharko
>>> lirateke orduan, edo lehen hitza beste modu batera lotu beharko litzateke.
>>> Hortxe hasten da arazoa.
>>> 
>>> Bestalde, "speech" "ahots" gisa itzultzea ez da guztiz zuzena. Laburki
>>> azaltzearren, "speech" hizketa da. Ahotsak ez du zertan mezu 
>>> linguistikorik
>>> izan; hizketak, aldiz, bai.
>>> 
>>> Beharbada ez dut ondo azaldu zein den nire galdera. Kontua ez da "hizketa"
>>> ondo dagoen ala ez (Euskalterm-en "hizketa" da nagusi, "speech" sartuz
>>> gero), baizik eta terminoaren eraketa.
>>> 
>>> Eskerrik asko, halere, Txopi.
>>> 
>>> 
>>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2019 urt. 26,
>>> lr. (15:44)):
>>> 
>>>> 19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
>>>>> Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa euskaraz nola
>>>> osatu.
>>>>> 
>>>>> "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek, baina,
>>>> "datu-base"
>>>>> erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa: "Hizketako/ren/zko
>>>>> datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango "Hizketa datu-basea",
>>>>> ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>>>> 
>>>> "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi da eta "speech
>>>> to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech database" ahots
>>>> datu-basea izan liteke?
>>>> 
>>>> Ondo izan,
>>>> 
>>>> --
>>>> Txopi.
>>>> http://ikusimakusi.eus/
>>>> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
>>>> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>>>> 
>>>> 
>>> 
>>> --
>>> -----------------------------------------
>>>   *Igor Odriozola Sustaeta*
>>>   Tel: +34 655 720 396
>>>   48003, Bilbo
>>>   Euskal Herria
>>> -----------------------------------------
>>> 
>>> 
>> 
>> -- 
>> -----------------------------------------
>>  *Igor Odriozola Sustaeta*
>>  Tel: +34 655 720 396
>>  48003, Bilbo
>>  Euskal Herria
>> -----------------------------------------
>> -------------- hurrengo zatia --------------
>> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
>> URL: 
>> <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190126/13606e17/attachment.html>
>> 
>> ------------------------------
>> 
>> Subject: Bilduma oina
>> 
>> _______________________________________________
>> ItzuL posta zerrenda
>> Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
>> Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona: 
>> itzul-leave a bildua postaria.com
>> 
>> 
>> ------------------------------
>> 
>> Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 176 bilduma, 28. zenbakia
>> ********************************************************************
>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago