[itzul] la felicidad es la debilidad bien acompañada

Dionisio Amundarain itsasondo9 a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 29, 10:53:03, CEST 2019


Xabier Aristegietak dioena gorabehera, uste dut:" Zoriona ez da ahuldadea",
inolaz ere; baizik eta sintagma osoa eskatzen du  hor zoriona izatea
definitzeak:  "lagunarte on bateko ahuldadea". Aristegietak eranskin bat
gehitu dio; eranskina ez da izaten funtsezkoa. Kasu honetan "lagunarte on
bateko " hori funtsezkoa du definizioak eta funtsezko lotura behar du
"ahuldadea"rekin. Lagunarte ordez konpainia jar dezakezu.  Bidenabar,
"lagunartea" ipini nuenean, "pica salis" bat ere gogoan izan nuen. Eman
nuen kasu horretan, "lagunarte" ez zen ni gogo betekoa; jendeak hortik joko
ote zuen nuen buruan. Nirea argitu nahian: gure artean, adibidez Gogo
Jardunen diskurtsoan, askotan etortzen zaigu "lagun egin, lagun egite";
baina horretatik aurrera aukera gutxi ematen du forma. Honetaz, beste
noizbait, agian. DIONISIO

El mié., 29 may. 2019 a las 9:58, Julian Maia (<julian.maia a bildua ehu.eus>)
escribió:

> Eragozpen handia ote da  honela?:
>
>
>
> “Zoriona da ahultasuna baina konpainia onean”
>
>
>
> Julian
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* miércoles, 22 de mayo de 2019 18:53
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* Re: [itzul] la felicidad es la debilidad bien acompañada
>
>
>
> Proposatzen diguzun esaldia definizio bat da.
>
> Definizio guztietan, abiapuntua definigaia da (kasu honetan: "LA FELICIDAD
> es...").
>
> Horregatik ez nago ados Axunen proposamenarekin: abiapuntua ("zoriona")
> ezin dugu itzulpenean iritsiera-puntu bihurtu ("Ondo lagundutako
> ahultasuna, ZORION ITURRI", dio Axunek). Abiapuntu bera jarri behar dugu
> euskaraz.
>
>
>
> Gaztelaniazkoari buruz, beste bi ohar:
>
> - Kontuan har bedi "la felicidad es LA debilidad..." esaten duela, ez "UNA
> debilidad...".
>
> - Gaztelaniazko esaldiaren intonazioan, enfasia "bien acompañada"ri ematen
> zaio, ez "la debilidad"i. Euskaraz Dionisioren proposamenaren ildoko bat
> erabiltzen badugu, enfasia ez zaio ematen "bien acompañada"ri, baizik eta
> "ahuldade"ri ( "zoriona, halako eta halako AHULDADEA), eta horrek aldatu
> egiten du esaldiaren zentzua. Bestalde, "lagunarte on bateko ahuldadea"
> espresioak aditzera ematen du lagunarte batek/orok nolabaiteko ahuldade bat
> daukala, berez-edo. Ideia hori guztiz arrotza zaio gaztelaniazko
> jatorrizkoari.
>
>
>
> Nire proposamena:
>
> Zoriona zera da, Ahultasuna, baina konpainia onean/onekoa
>
>
>
> Propio jarri diot A larria "ahultasun" hitzari, argi uztearren zentzu
> absolutuan dagoela erabilia (alegia: horren itzulpena ez dela "UNA
> debilidad", baizik eta "LA debilidad"). "Bat" zehazgabearen ordez
> mugatzailea erabiltzearen alde egin den kanpaina izugarri horren ondoren,
> horrelako problemak (ere) sortzen zaizkigu euskaraz.itzulpenean.
>
>
>
> Bestalde, "baina" adbertsatiboa ez da jatorrizkoan formalki ageri, baina
> zeharo presente dago oharmenean, eta euskaraz beharrezkoa iruditzen zait,
> intonazio-enfasia esaldiaren amaierara eramateko.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2019 mai. 21, ar. (23:44)):
>
> Gau on. Bururatzen zaizu zerbait goiko horrentzat?
>
> Eskertuko nizueke zuen ekarpena.
>
> MIla esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190529/d8ed445d/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago