[itzul] desfibriladore/desfibrilagailu
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Or, Abe 18, 07:52:30, CET 2020
Eskerrik asko, Nekane eta Bittor.
Bai, nik ere «desfibriladore» erabili nuen, zintzo-zintzo. (Aitortu beharra
daukat Euskaltzaindiaren Hiztegian ez nuela begiratu)
Kontua da arreta eman zidala; ea zergatik den «lehorgailu», adibidez,
baina, gero, «desfibriladore» esan behar dugun. :)
Asteburu on danoi!
Patri
Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 abe.
17, og. 18:06):
> Kaixo Patricia
>
> Niri azkenotan Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako
> Teknikariaren hiztegia tokatu zait jorratzea eta gehienetan *desfibriladore
> *ikusten dut dokumentuetan:
>
> https://www.ehu.eus/eu/web/prebentzio-zerbitzua/desfibriladorea
>
>
> https://www.comgi.eus/Default.aspx?lng=ES&mod=gisep&sec=diccionario&let=D&idi=1&cat=0&pagGC=2
>
>
> Euskadik duen arautegian eta abar:
>
> 9/2015 Dekretua, urtarrilaren 27koa, kanpo-desfibriladore automatiko eta
> erdiautomatikoen ezarpena eta erabilera arautzen dituena, eta haiek
> osasun-esparrutik kanpoko erabilera publi-koko gune jakin batzuetan jartzea
> beharrezkoa dela xedatzen duena (EHAA, 2015-02-04)
>
> Agindua, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena,
> kanpo-desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen ezarpena eta erabilera
> arautzen dituen eta haiek osasun-esparrutik kanpoko erabilera publikoko
> gune jakin batzuetan jartzea beharrezkoa dela xedatzen duen urtarrilaren
> 27ko 9/2015 Dekretua garatzen duena (EHAA, 2016-06-16)
>
> Nafarroan, aldiz, *desfibrilagailu*, honako honetan:
>
> 8/2011 Foru Dekretua, otsailaren 7koa, Nafarroako errepideko osasun
> garraioa arautzen duena
>
> Erizain batzuek era informalean esaten dute: "lo tuvimos que chispar"...
> Zaila euskaratzen... :)
>
> Ongi izan, Bitor
>
>
> Hau idatzi du PATRICIA JORGE (PJORGE a bildua basauri.eus) erabiltzaileak (2020
> abe. 17, og. (12:27)):
>
>> Kaixo guztioi:
>>
>>
>>
>> “Desfibrilador” itzultzea tokatu zait oraintxe, eta “desfibrila*gailu*”
>> izan da bururatu zaidan lehen hitza.
>>
>>
>>
>> Badaezpada ere, Euskaltermera eta Elhuyarrera jo dut, eta “desfibrila
>> *dore*” ikusi dut bietan (Euskaltermen, 4ko ponderazio-markarekin).
>>
>>
>>
>> Googlen, berriz, biak ageri dira; baina “desfibrilagailu”k 1.420
>> emaitza eman dizkit, eta “desfibriladore”k, 9.310.
>>
>>
>>
>> Wikipediarena, kuriosoa: sarrera “desfibrilagailu” da, baina, gero,
>> artikuluan, “desfibriladore” ere badarabilte.
>>
>>
>>
>> Desfibriladore bat gailu bat dela jakinda, okerra da “desfibrilagailu”
>> erabiltzea?
>>
>>
>>
>> Beste barik.
>>
>>
>>
>> Zaindu!
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Patricia Jorge Kuartango*
>>
>> Basauriko Udala
>>
>> Euskara Atala
>>
>> Itzultzailea eta euskara teknikaria
>>
>> euskara a bildua basauri.eus I pjorge a bildua basauri.eus
>>
>> 94 466 63 12
>>
>> [image: Arigunea]
>>
>> [image: Ahobizi]
>>
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201218/81844f61/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3174 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201218/81844f61/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3195 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201218/81844f61/attachment-0003.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago