[itzul] Animalia izen batzuekin laguntzerik bai?

Rezola Clemente, Martín martin-rezola a bildua ivap.eus
Al, Ots 17, 10:10:40, CET 2020


-        arbustu-esfinge, ez “sitsa” edo “tximeleta”.


-        kolibri-esfinge (?)

Horrela idatzita, mendekotasunezko elkarketa litzatekeela uste dut, baina, berez, gehiago da “atributu-elkarketa” erakoa (“eltxo tigre”, “zelula ama”, “harri zilindro”…). Beraz, esfinge kolibri.


-        Carabus nemoralis izan daiteke baso-kakalardo, ez?



-        Cepaea nemoralis baso-barraskiloa bada, C. sylvatica izenik gabe gelditzen da. Aukera bat da C. nemoralis barraskilo marradun izendatzea, eta C. sylvatica baso-marraskilo.


Martin Rezola

Hemendik: Iñaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2020(e)ko otsaila 15, larunbata 19:41
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Animalia izen batzuekin laguntzerik bai?

Nik EU Wikipediarekin kontrastatuko nituzke, oso txukun dauzka jarrita. Adibidez, Cepaea nemoralis nemoralis Baso-barraskilo agertzen da ingelesezkotik estekatuta (= Grove snail). Bestela, izen zientifikoa zuzenean Wikidatan begiratuz. Beti ez da emaitzarik izango, baina EU Wikidata oso ondo hornituta dago. Ikus Saturna pavonia<https://www.wikidata.org/wiki/Q30964>. Ondo segi

Iñaki

On Fri, 14 Feb 2020 at 17:41, Itziar <aztiri a bildua futurnet.es<mailto:aztiri a bildua futurnet.es>> wrote:

Kaixo, frantsesezko testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza sortu zaigu zenbait animaliaren izenekin:

-Moro-sphinx (Macroglossum stellatarum): kolibri-esfingea (wikipedian horrela agertzen da, baina zalantza dugu, ez baitugu beste inon aurkitu).

-Sphinx du troène (Sphinx ligustri): arbustu-esfingea/tximeleta/sitsa?

-Petit paon de nuit (Saturnia pavonia): paboi txikia (hau ez dugu aurkitu, baina "grand paon de nuit" bai, "paboi handia").

-Lichénée rouge edo Mariée (Catocala nupta): honen arrastorik ez dugu aurkitu euskaraz.

-Carabe des bois (Carabus nemoralis): besterik gabe kakalardo jartzea pentsatu dugu, baina agian izango du izendapen zehatzagorik.

-Hiru barraskiloren izenak ere baditugu: escargot des haies (Cepaea nemoralis): baso-barraskiloa; escargot des jardins (Cepaea hortensis): baratze-barraskiloa; eta escargot des fôrets (Cepaea sylvatica): hau ez dugu euskaraz aurkitu.



Barkatu lan handi samarra jarri badizuet....

Itziar Arrizabalaga

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200217/6fff6a03/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago