[itzul] Animalia izen batzuekin laguntzerik bai?

Mikel Gartzia mikelsgartzia a bildua gmail.com
Al, Ots 17, 10:21:09, CET 2020


*Cepaea nemoralis* barraskiloei dagokionez, ez dira basoan bakarrik egoten;
kolore ugariko oskola izan dezakete (txuriska, hori, arrosa...); eta marra
bat, hiru edo bost izan ditzake norbanakoak (ez nago ziur, seguru aski
marrarik gabe ere bai). Beraz ez dakit ze izen arrunt eman ahal zaion.
Kontua da izen herrikoia asmatzen ere ezin dela ibili, ezta? Ez dakit. Uste
dut nafarroan entzun izan dudala nemoralisen izen herrikoia (cabrilla,
navarricos...ez dakit zein) baina gaztelaniaz.

Rezola Clemente, Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2020 ots. 17, al. 10:11):

> -        *arbustu-esfinge*, ez “sitsa” edo “tximeleta”.
>
>
>
> -        *kolibri-esfinge* (?)
>
>
>
> Horrela idatzita, mendekotasunezko elkarketa litzatekeela uste dut, baina,
> berez, gehiago da “atributu-elkarketa” erakoa (“eltxo tigre”, “zelula ama”,
> “harri zilindro”…). Beraz, *esfinge kolibri*.
>
>
>
> -        *Carabus nemoralis* izan daiteke *baso-kakalardo*, ez?
>
>
>
> -        *Cepaea nemoralis* baso-barraskiloa bada*, C. sylvatica* izenik
> gabe gelditzen da. Aukera bat da *C. nemoralis* *barraskilo marradun*
> izendatzea, eta *C. sylvatica* *baso-marraskilo*.
>
>
>
> Martin Rezola
>
>
>
> *Hemendik:* Iñaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko otsaila 15, larunbata 19:41
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Animalia izen batzuekin laguntzerik bai?
>
>
>
> Nik EU Wikipediarekin kontrastatuko nituzke, oso txukun dauzka jarrita.
> Adibidez, *Cepaea nemoralis nemoralis* Baso-barraskilo agertzen da
> ingelesezkotik estekatuta (= Grove snail). Bestela, izen zientifikoa
> zuzenean Wikidatan begiratuz. Beti ez da emaitzarik izango, baina EU
> Wikidata oso ondo hornituta dago. Ikus *Saturna pavonia*
> <https://www.wikidata.org/wiki/Q30964>. Ondo segi
>
>
>
> Iñaki
>
>
>
> On Fri, 14 Feb 2020 at 17:41, Itziar <aztiri a bildua futurnet.es> wrote:
>
> Kaixo, frantsesezko testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza sortu zaigu
> zenbait animaliaren izenekin:
>
> -Moro-sphinx (*Macroglossum stellatarum*): kolibri-esfingea (wikipedian
> horrela agertzen da, baina zalantza dugu, ez baitugu beste inon aurkitu).
>
> -Sphinx du troène (*Sphinx ligustri*): arbustu-esfingea/tximeleta/sitsa?
>
> -Petit paon de nuit (*Saturnia pavonia*): paboi txikia (hau ez dugu
> aurkitu, baina "grand paon de nuit" bai, "paboi handia").
>
> -Lichénée rouge edo Mariée (*Catocala nupta*): honen arrastorik ez dugu
> aurkitu euskaraz.
>
> -Carabe des bois (*Carabus nemoralis*): besterik gabe kakalardo jartzea
> pentsatu dugu, baina agian izango du izendapen zehatzagorik.
>
> -Hiru barraskiloren izenak ere baditugu: escargot des haies *(Cepaea
> nemoralis):* baso-barraskiloa; escargot des jardins (*Cepaea hortensis):*
> baratze-barraskiloa; eta escargot des fôrets (*Cepaea sylvatica): *hau ez
> dugu euskaraz aurkitu.
>
>
>
> Barkatu lan handi samarra jarri badizuet....
>
> Itziar Arrizabalaga
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200217/c16ad409/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago