[itzul] birus gramatikal bat zabaltzen
Juan Luis Zabala
jaulis62 a bildua gmail.com
Lar, Mar 28, 15:00:40, CET 2020
Nire betiko gaira etorrita: gakoa ez ote dago, neurri batean behintzat,
ikus-entzunezkoen kontsumoan euskarak daukan leku ikaragarri urrian? Gaur
egun euskaldun askori pedante iruditzen zaizkion hitz eta esamolde asko
"iezaiozuak" barne beharbada, ez naiz adibide zehatzean sartuko...)
normaltasunez erabiliko genituzke baldin eta: a) euskaldun guztiok euskaraz
normaltasuna irakurriko bagenu; edo b) euskaldunon ikus-entzunezkoen
kontsumoan euskarak osotasunaren erdia edo gehiago hartuko balu. Lekutan
gaude batetik bezala bestetik, alajaina! Dena den, b) aukera landu eta
indartu gabe a) aukera ameskeria dela uste dut. Bueno, eta orain barkatu
baina siesta egitera noa telesail bat ikusiz... Erdaraz, noski, nola
bestela, euskarazko guztiak bakoitzak bi bider ikusiak dauzkat eta!
El sáb., 28 de mar. de 2020 a la(s) 14:27, Edorta Agirre (
agirredort a bildua gmail.com) escribió:
> Mezu horrek, Berrizbeitia jauna, ez du adierazten teklatuarekiko inongo
> arazorik, zure bigarren aukera baizik: broma moduko bat, sotila zure ustez.
> Bigarren: jasotako lizentziaturak gorabehera, ez dut neure burua
> hizkuntzalaritzat.
>
> Kontua da orri honetan, zalantzarik argitzeko edo bestelako xedez galdera
> egin eta, erantzuna jasotakoan, maiz, irakurtzen ditugula "ez zait
> gustatzen", "beste hura politagoa da", etab. Ez naiz ari "hori egokiagoa
> da", "bestea zuzenagoa da" eta antzekoez, jakina.
>
> Euskal komunitateko kidea izateko, euskaraz orain dela berrogeita hamalau
> urte ikasteko suertea izan genuenoi ez zitzaigun hautatzeko paradarik
> eskaini. Zerbait oker esan edo idazten genuenean, "Hori ez da euskara"
> entzuten genuen berehala. Hori bakarrik. Euskara zen euskal herritarrak
> egiten zuena (euskalkiak euskalki) eta ez norberak nahi, nahiago edo
> nahiena zuena.
>
> Gizartea aldatu da eta, horrekin batera, hizkera bera. Herritarrak
> elkarrekin ulertzeko kode bat da hizkuntza, noski. Gizartea orain malguagoa
> da, alde batetik zabaldu, bestetik laburtu... Baina mintzaira, nire ustez,
> uzkurtu eta uzkurtu ari da, ez da malgua, geroz eta motzagoa baizik .
> Ahoskeran, adibidez, oraindik orain bizirik zeuden azentuak bakarra
> bihurtzen ari dira. Soinu batzuk seko desagertu dira, hala nola "ll", "ts",
> s eta z-ren arteko bereizketa, harmonizazioak, irekidurak, palatalizazioren
> bat etab. Hiztegi aldetik ere, bijilia. Euskal munduaren ikuskera,
> deslokalizatua . Madrilera begira. "Nik gripea harrapatu" diogu eta ez
> "koronabirusak ni harrapatu edo suak etxea hartu", sukartu, lokartu.
>
> Zergatik darabiltzagu geroz eta lanabes gutxiago? Nik uste dut lehen baino
> gutxiago idazten, gutxiago irakurtzen delako, azkarrago bizi garenez,
> ideiak hausnarrean ibiltzeko astirik ez dugulako... Eta, noski, eskasia
> horiek nozituriko irakasle, ikaskide eta lagunek zer transmitituko diote
> herritarrari?
>
> Eta, ahaztu gabe: euskara erabat preszindiblea (ez nahitaezkoa) denez,
> denok senti gaitezke zentsore edo inkisidore.
>
> Itauna laburra zen baina eskaera "otoi" batez kateatua zetorrenez,
> arrapostua zabaldu behar.
>
> Aio.
>
>
> 2020/03/28 13:09(e)an, Mikel Gartzia igorleak idatzi zuen:
>
> Eskertzen da babesa, Luis.
>
> Bide batez, aurreko mezuan "*Ba*" jarri dut hasieran (ez "bada"), hori
> ere onartzearen alde ni. Baina berriro diot, ez naiz hizkuntzalaria.
> Aitzitik, pedante jartzen hasita, konturatu gabe(!) idatzi dut "Ba"
> emailean, gero ohartu naiz hor ere "akats" bat egin dudala beharbada.
>
> Beste gauza bat nik uste asko idazten dena "*ya*" da. "Bada" hori bezala,
> jadanik edo jada beharrean "ja" esan ohi da gehienetan. Baina idaztean ez
> da natural (niretzat) jada idaztea, eta ezta ere ja idaztea, beste soinu
> bat adierazi ahal diolako irakurleari (/kha/ soinua uste dut). Beraz
> wasapetan ya idazten da oso maiz... "Y" hizkiari sarbidea ematea litzateke,
> seguru badela jendea buelta asko eman diona J eta G hizkien ahoskerari,
> kasu horretan nik Y "behar" dut.
>
> Hau idatzi du Luis Berrizbeitia (luisber12 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 mar. 28, lr. (12:07)):
>
>> Mezu hori zer da, arazoak teklatuarekin ala proposamen funtsatu bati
>> egindako txantxa sotil usteko bat?
>>
>>
>>
>> Argitu, otoi.
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* Edorta Agirre <agirredort a bildua gmail.com>
>> *Enviado el:* sábado, 28 de marzo de 2020 11:46
>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Asunto:* Re: [itzul] birus gramatikal bat zabaltzen
>>
>>
>>
>> Harazoi ozua, miQuel. Ni bat etorritzen nauk zureplast. Hizkera elevadua
>> gure davena, hiri goldetu nola herran autaura. Euzcera iria duzu, ez
>> erriaren A.
>> Halakoak ikasi bagenitu garaiz...!
>>
>> 2020/03/28 10:11(e)an, Mikel Gartzia igorleak idatzi zuen:
>>
>> Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu"
>> bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut
>> aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu badezaket
>> behintzat. Eta kanta horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen
>> (edo esan ahal zuten), baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa
>> baldin bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak,
>> beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota gehiago, gustatu zait eta!
>> (gorriz jarri dit kontaidazue)
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>> erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):
>>
>> Izan ere!
>> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
>> heldu'idazu eskutik)
>>
>> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak" luzatzea.
>>
>> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako erabakia.
>> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari arau-maila
>> eman zioten.
>> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko,
>> arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko baimena eman
>> zuten.
>> *Verbi gratia*: ia inork ez zuen esaten *menúes, tabúes, ñúes* eta arau
>> bihurtu ziren *menús, tabús, ñus...*
>> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean (aplikazio
>> informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri
>> errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen "*menuses*".
>> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>>
>> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako erabaki
>> harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea,
>> demokratikoena horixe delakoan.
>>
>> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala aitortu behar.
>>
>> Segi indarrean!
>>
>> _______________________________________
>>
>> Iñaki Bitezekoa
>>
>> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>>
>> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko
>> ekitaldi bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic)
>> kanta aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere
>> kolokan jarriz.
>>
>>
>>
>> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona
>> antidotoaren formula:
>>
>>
>>
>> HELDU
>>
>> *10* *dio* ad. (*nor* osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin
>> tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. *oratu
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>1;
>> eutsi
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>1*.
>> *Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik helduta,
>> bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta*.
>> || *Irud.* *Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari
>> heldu*.
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200328/d5237691/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago