[itzul] Suscripción de acciones
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 7, 17:51:29, CEST 2020
Zalantza dut goiko hori nola euskaratu.
Egia da EUSKALTERMek "akzio-harpidetza" eskaintzen duela
(ponderazio-markarik gabe).
Eta ELHUYAR hiztegiak "akzioak harpidetu" ematen duela "suscribir
acciones"erako.
Baina Euskaltzaindiaren Hiztegian "harpidetu" begiratuta, "harpidetza egin"
ematen du. Eta "harpidetza"n, honako hau bakar-bakarrik:
iz. Epeka argitaratzen den zerbait erosteko hitzematea; hitzemate horri
dagokion diru saria. *Harpidetza egin. Urteko harpidetza 23 euro.
Harpidetza bidez salduko da*.
Aldizkari batera harpidetzeak eta akzio bat erosteak ba al dute
amankomunean ezer bestelakorik, bi kasuetan gaztelaniaz "suscribir" esateaz
landa?. Ez da galdera erretorikoa, ezjakintasunetik egina baizik, eta
eskertuko nuke gai hau ezagutzen duen norbaitek azalpenik ematerik balu.
Ezen, betiere azaletik begiratuta, esperagarriago egingo zitzaidan "akzioak
erosi" edo are "akzioak izenpetu" itzulpena, azken batean
akzioak norberaren izenean jartrzen baitira erosten direnean, ez? Hain
zuzen ere ikuspegi honetatik (pentsatzen dut), ELHUYAR hiztegiak "he
suscrito una póliza de seguros" "aseguru-poliza sinatu dut" ematen du.
Alabaina, eta jada esan bezala, akzioen kasua desberdindu egiten du, eta
"akzioak harpidetu" ematen du, ez "akzioak sinatu".
Egiazki ba al dago alde semantikorik "suscribir una póliza" eta "suscribir
una acción"en artean, euskaraz tratamendu desberdina ematea ("poliza
sinatu" baina "akzioa harpidetu") justifikatzen duenik?
Esan bezala, eskertuko nuke gehiago dakitenek zalantza hau argitu ahalko
balidate.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201007/46cdf79e/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago