[itzul] ¿Has hecho pis o pos?

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
As, Ots 23, 21:41:26, CET 2021


Kaixo, arratsalde on:

Zeladore ibiltzen naiz azkenotan ospitalean eta "Zeladore eta Erizaintzako
Zainketa Lagungarrietako Teknikariaren hiztegi bat jorratzen ari naiz.
Azken horri erizain laguntzailea ere esaten zaio: Técnic@ en Cuidados
Auxiliares de Enfermería (TCAE) [Hain garrantzitsuak diren horiek!... eta
hain ikusezinak! erizain laguntzaileez ari naiz].

Berriro ospitaleko testuinguruan, esapide hori (¿Has hecho pis o pos?)
erizain laguntzaileek maiz erabiltzen dutena da, edo, erabiltzen dituzten
horietako bat. Halako *eufemismoak edo leungarriak* batez ere zaharrei
zuzentzen zaizkie, nik uste (arrunkerietan edota txikikerietan erori gabe,
mimo handiz esaten bai dute). Osasun arloko langileak jakin behar du
gaixoak zer egin duen, egin beharreko lanari aurrea hartzeko: pixoihala
aldatzeko, gernua pisatzeko, higienerako tresnak prestatzeko eta abar.

Adineko euskaldunak ospitalera joaten direnean (herrietatik batez ere),
bere etxean baleude bezala sentiarazi nahi ditugu eta euskaraz hitz egiten
diegu euskaldun berriok, nahiz eta euskara batua "arrotz" sentitu. Askok
ikaragarri eskertzen dute, ematen du lasaiago egoten direla. Nire euskara
beraien erara moldatzen saiatzen naiz, nahiz eta euskalkiei buruz gutxi
jakin. Nafarroako leku guztietatik etortzen dira eta baztaneraz,
ultzameraz... denetarik entzuten da.

Orduan, jakin nahi nuke nola eman esapide hori edo antzekoak modu goxoan
euskalki diferenteetan.

¿Has hecho de vientre?, tus necesidades …

libratu, gorputzetik egin, obratu, behitik egin, estomagotik atera, sabela
hustu, egin beharrekoak egin, egin beharrak…?

Pixa egin duzu ala kaka?


*Mila esker, Bitor Abarzuza*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210223/a1e91ab7/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago