[itzul] Ocupa la mitad norte del continente
Ales Bengoetxea
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Ast, Ots 25, 11:24:49, CET 2021
Kaixo:
Nik ere ez dakit asko horretaz, baina nire aletxoa botako dut.
Uste dut "Kontinentearen ipar aldeko erdia" esanda "la mitad norte del
continente" adierazten duzula, hain zuzen. Izan ere, "kontinentearen
erdia" esaten ari zara, eta "ipar aldekoa" zehaztasuna da.
Beste kontu bat litzateke "kontinenteko ipar aldearen erdia" esango
bazenu, hor, nire ustez, laurdena esaten ariko zinateke.
Beste adibide bat jarrita: "gelaren eskuin aldeko erdia" gela erdia da,
eskuinekoa; "gelako eskuin aldearen erdia" gelaren laurdena da.
Ondo izan.
Ales Bengoetxea
hizkuntza normalizatzailea
943483759
ales_bengoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
Nork:
"bounce+bd0c59.8c19-Ales_Bengoetxea=donostia.eus a bildua mgeu.postaria.com"
<bounce+bd0c59.8c19-Ales_Bengoetxea=donostia.eus a bildua mgeu.postaria.com>
Nori: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Data: 23/02/2021 19:35
Gaia: [itzul] Ocupa la mitad norte del continente
Bidaltzailea: itzuliz=outlook.com a bildua mgeu.postaria.com
Ez dakit.
"Kontinentearen iparraldeko erdia" esanda, badirudi kontinentea bitan
banatuta (iparra-hegoa), iparraren erdia hartzen duela; alegia,
kontinentearen laurden bat. Baina ez da hori esan nahi dena.
Bueltaka nabil, eta konturatu naiz dagoeneko biziatuta dudala esaldia.
Nola litzateke modu egokia? (Mesedez)
MIla esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210225/b348708b/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210225/b348708b/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210225/b348708b/attachment-0003.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago