[itzul] Onartzekoa da hau?

Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es
As, Mar 2, 09:59:17, CET 2021


Oso interesgarria, Fernando, plazaratzen duzuna. Aposizioak eta aposizio ez direnak bereizi beharko genituzke. Horren inguruko zalantza izan dut aurreko astean lanean. Adibide bat etorri zait orain: “Neronek ere, oso nekatua, ez nuen parte hartu”. (Beno, ez dakit denok onartuko genukeen esaldi hori...). Kontua da hor elipisia egongo litzatekeela (“oso nekatua [bainengoen]”) eta ez aposizioa (*Neronek ere, oso nekatuak, ez nuen parte hartu). Alde horretatik, zure Nik, Fermin Goñi Zubiri, Nafarroako Unibertsitateko Osasun Zientzien fakultateko idazkari naizen aldetik aposizioaren eta elipsiaren artean egon daiteke. Segur aski, bietara egin liteke zure esaldia. Hori, nire irudipena.
Ondo izan.


Egun on:
Hona eskatu duzuen itzulpena.
Ondo izan.


Buenos días:
Adjunto la traducción solicitada.
Saludos.


Pello Agirre Sarasola
Itzulpen Atala / Sección de Traducción
Euskarabidea
848 421248
utraduccion a bildua navarra.es<blocked::mailto:utraduccion a bildua navarra.es>

De: pascual.rekalde.irigoien=navarra.es a bildua mgeu.postaria.com <pascual.rekalde.irigoien=navarra.es a bildua mgeu.postaria.com> En nombre de Rekalde Irigoien, Paskual (Euskarabidea)
Enviado el: lunes, 01 de marzo de 2021 16:15
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Onartzekoa da hau?

Xabierrek erran duen bezala, “aposizioa eta komunztadura<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=133&highlight=aposizioa+eta+komunztadura>” izeneko sarreran dago erantzuna.


___
Paskual Rekalde Irigoien
Euskara itzultzailea
Euskarabidea
prekaldi a bildua navarra.es<mailto:prekaldie a bildua navarra.es>

[Nahi baduzu, nirekin euskaraz + NG + 2030]



De: allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com<mailto:allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> <allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com<mailto:allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com>> En nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: lunes, 1 de marzo de 2021 16:06
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Asunto: Re: [itzul] Onartzekoa da hau?

EBEn bertan duzu erantzuna, Fernando, 67. orrialdearen behealdean.
Horren arabera, bietan jartzekoa da ergatiboa.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es<mailto:fernando.rey a bildua unavarra.es>) erabiltzaileak (2021 mar. 1, al. (13:24)):

Egun on, lankideak.



Azken bolada honetan duda pizten ari zait onartzekoa ote litzatekeen honako esaldi hau:

Nik, Fermin Goñi Zubiri, Nafarroako Unibertsitateko Osasun Zientzien fakultateko idazkari naizen aldetik, ....

Garai batean, denek, dudarik gabe, ergatiboa jartzen genion izenari (Nik, Fermin Goñi Zubirik, xxxxx), baina azkenaldi honetan horren premiarik ez dagoela sartu zait kaskoan.

Begiratzen aritu naiz EBEan, baina ez dut aurkitu (txarra naiz halako bilaketetan).

Kontua da iruditzen zaidala hor nolabaiteko elipsia dagoela, datetan egiten dugun elipsiaren antzekoa:
Nik, Fermin Goñi Zubiri (bainaiz), xxxx

Martxoaren 4an, asteazkena (asteazkena baita), xxxx



Ez dakit bekatu handia ote den, edo norbaitek ba ote duen esaterik ortodoxoa izan ote litekeen ergatiboa jarri gabe.

Mila esker aldiz aurretik.

Fernando Rey







-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210302/4fff0372/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4749 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210302/4fff0372/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago