[itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Mar 12, 12:33:17, CET 2021


Eta, esaten dutenez, fitsik jakin ez arren finlandieraz, finlandiarrak
aritu ziren aspaldi-aspaldiko terminologia biltzar batean, neologismoak
barra-barra sortzen eta gizarteratzen omen dituzte han, eratorpenez nahiz
hitz elkarketaz /behar denean maileguak hartzeko debekurik gabe, ...esango
nuke). Zeren hirurak baitira baliabideak lexikogintzarako: eratorpena,
hitz-elkarketa eta mailegua.

Orain, agindu, dirudienez, alde guztietan "herriak" agintzen du...


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 mar.
12, or. (12:30)):

> Eztabaida polita da hori...eta betikoa eta betirakoa ematen duena.
> Ez dakit "garbizale" eta bestelako etiketak baliagarri zaizkigun...
> Esaterako, Elhuyarren, "lenteja" galdetuz gero:
>
> lenteja
> [image: forvo] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#> [image:
> doinua] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#>
> [image: komentarioa]
> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/sarrera_iruzkinak/es/lenteja> [image:
> tweet] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#>
> es > eu
>
>    -
>
>    1  *s.f.* (Bot.) *dilista*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#> (tekn.)
>    *(Lens culinaris*); *txindil*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#>, *ziziri*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#>, *ilar xabal*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#>
>    -
>
>    2  *s.f.* (Bot.) [*semilla*] *dilista*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#> (tekn.); *ilar xabal*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#>, *txindil*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#>, *ziziri*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lenteja#>
>
> Lexiak [+]
>
>    - lenteja de agua
>
> Ez da ageri "lenteja" euskarazko ordainen artean....
>
>
>
> Eta "cangrejo" galdetuz gero:
>
> cangrejo
> [image: forvo] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/cangrejo#> [image:
> doinua] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/cangrejo#>
> [image: komentarioa]
> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/sarrera_iruzkinak/es/cangrejo> [image:
> tweet] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/cangrejo#>
> es > eu
>
>    -
>
>    1  *s.m.* (Zool.) *karramarro*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/cangrejo#>, *hamarratz*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/cangrejo#>
>    -
>
>    2  *s.m.* (Mar.) *ezpeleta*
>    <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/cangrejo#>
>
> Lexiak [+]
>
>    - cangrejo común
>    - cangrejo corredor
>    - cangrejo de río
>    - cangrejo ermitaño
>
>
> Ez da ageri "kangreju" euskarazko ordainen artean...
>
>
> Eta esango nuke gehien erabiltzen direnak, "*herriak *erabiltzen
> dituenak", esan ohi den bezala, "lenteja" eta "kangreju" direla...
>
> Nik ez dut ezer "dilista", "txindil", "ziziri" eta "ilar xabal" aukeren
> kontra, ez eta ikastearen kontra, ez eta "lenteja" nire euskarazko
> jardunetik desagertzearen kontra. Ezertxo ere ez.
>
> Ez eta "karramarro", "hamarratz" eta Atlasak ematen dituen beste guztiak
> ikastearen eta erabiltzearen kontra, nahiz eta "kangreju" nire jardunetik
> desageru.
>
> Badakit jasota dauden horiek nonbait erabiltzen direla, "zinegotzi"
> "kontzejalen" ordez (noizbait, inoiz) erabili den bezala.
>
> Atsegin dut beste ordain horiek ezagutzea, batzuk nire euskalkitik
> urrunagokoak eta besteak hurbilagokoak,...eta batzuetan egiten dut ariketa
> bat, ordain horien artean gertukoena gure euskalkitik zein izan ote
> litekeen eta hura hartzeko, eta erabiltzen hasteko, eta nire inguruan
> gizarteratzeko...geure euskara "berrosatzea" deitzen diot, neure arterako.
>
> Duela gutxi "errekako karramarro" eta "itsasoko karramarro" erabiltzen
> hasi naiz nire inguruan, "kangrejuren" ordez.
>
> Nahiago nuke "berrosatzaile" deituko balidate "garbizale" barik.
>
> Eta Deba inguruan "kamar" erabiliz berrosatzen badute euren euskara, poza
> hartuko dut.
>
>
>
> [image: image.png]
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du MEJUTO GARCIA, Gilen (gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus)
> erabiltzaileak (2021 mar. 12, or. (08:55)):
>
>> Egun on,
>>
>>
>>
>> Non esaten da maileguak onargarriak direla hitz propiorik ez egonez gero?
>>
>> Orduan, “hitz propiorik” egonez gero, maileguak ez dira onargarriak?
>>
>> Zer da “hitz propio” bat? Adibidez, “parte-hartze” hitz propioa da eta
>> “partizipazio” ez?
>>
>>
>>
>> [image: cid:image002.png a bildua 01D59DED.1E2B1E90]
>>
>>
>>
>> Gilen Mejuto García
>>
>> Euskara-ingelesa-gaztelania itzultzailea
>>
>> Rekalde zumarkalea 30, 5 – 48009 Bilbo - 944068634
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <allurritza=
>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> *Honen izenean: *Xabier Aristegieta
>> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko martxoaren 10(a), asteazkena 11:26
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* Re: [itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
>>
>>
>>
>> Maileguei buruz esaten dena da onargarriak direla hitz propiorik ez
>> egonez gero. Kasu horretan al gaude?
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
>> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2021 mar. 10, az.
>> (11:19)):
>>
>> Proposatu dituzun alternatiben artean, Xabi, bat falta dela esango nuke,
>> eta agian egokiena, ezta?: partizipatibo.
>>
>>
>>
>> Ander Irizar
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <allurritza=
>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> *En nombre de *Xabier Aristegieta
>> *Enviado el:* martes, 9 de marzo de 2021 22:03
>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Asunto:* [itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
>>
>>
>>
>> Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak”
>> gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.
>>
>>
>>
>> Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut
>> “Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel”
>> ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau
>> mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.
>>
>>
>>
>> Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto
>> participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari
>> irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.
>>
>>
>>
>> “Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina,
>> da aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez
>> aurrekontu hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.
>>
>>
>>
>> Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko
>> aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi”
>> edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori
>> euskaratzeko?
>>
>>
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *LEGEZKO ABISUA*.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa
>> ageri den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari
>> erantsitako fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota
>> jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago.
>> Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta
>> jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik
>> hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan
>> jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren
>> bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.eus) <lantik a bildua bizkaia.eus> eta
>> gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez
>> bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati
>> bat.
>>
>> *AVISO LEGAL* - La información contenida en este correo electrónico es
>> para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s.
>> Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen
>> información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad
>> intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso
>> por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en
>> contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la
>> remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este
>> mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la
>> mayor brevedad posible a la siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.eus)
>> <lantik a bildua bizkaia.eus> y proceda inmediatamente a su total destrucción.
>> Así mismo, le informamos de que no debe, directa o indirectamente, usar,
>> distribuir, reproducir, imprimir o copiar, total o parcialmente este
>> mensaje si no es la persona destinataria designada.
>>
>> *DISCLAIMER *- The information contained in this email is for the
>> exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and
>> the attached files, where appropriate, contain confidential information
>> and/or information legally protected by intellectual property laws or other
>> laws. This message does not constitute any commitment on the part of the
>> sender, except where there exists prior express agreement to the contrary
>> in writing between the addressee and the sender. If you are not the
>> designated addressee and receive this message by mistake, please notify the
>> sender as soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.eus)
>> <lantik a bildua bizkaia.eus> and then delete it immediately. We also inform you
>> that you may not use, distribute, print or copy this message, either
>> directly or indirectly or totally or partially, if you are not the
>> designated addressee.
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210312/4b79039b/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9835 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210312/4b79039b/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 784509 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210312/4b79039b/attachment-0003.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago