[itzul] visionario

Iban LZ ibanlaka a bildua gmail.com
Or, Mar 26, 21:23:23, CET 2021


Aupa:

Bisionario irakurri izan dut itzulpenetan, eta aukeran hitz aproposena
iruditzen zait.

Ondo segi

Iban

oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2021 mar. 26,
or. 20:59):

> Gaur, testu labur batean agertu zait *visionario *hitza (aski testuinguru
> labur eta ilunarekin, egia esatera), baina ez RAEk ematen dion lehen
> adierarekin:
>
> *visionario*,* ria*
>
> *De visión y -ario.*
>
> 1. adj. Dicho de una persona: Que, por su fantasía exaltada, se figura y
> cree con facilidad cosas quiméricas. U. t. c. s.
>
>
> baizik eta bigarrenarekin:
>
> 2. adj. Que se adelanta a su tiempo o tiene visión de futuro. Apl. a
> pers., u. t. c. s.
>
> Elhuyarren hiztegian, ez dut ikusi bigarren adiera horretako ordainik;
> adiera bakarrean ematen ditu hauek guztiak:
> visionario, -a
>  *adj./s.* *ameslari* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>,
> *irudikor* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>, begitaziodun
>
> *es un visionario y dice que ha visto marcianos*: ameslaria da eta
> martetarrak ikusi dituela esaten du
>
> Eta gainerako hiztegietan ere ez.
>
>
>
> Beraz, hasi naiz pentsatzen *bisionario *mailegatu edo ez.
>
> Ikusi dut, ostera, "visión", adiera horrekin, sarri samar eta era askotara
> eman dela gure literaturan: *ikuskari*, *ikusaldi*, *ikusgune*,
> ...badakizue, santuek eta iragarleek izaten dituztenak (Orotarikoan, *begitarazio
> *ere ageri da, behin bakarrik jasoa, baina txoil adiera horretakoa: (*Fr.
> Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia.
> Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr May 48...), ...
>
>
> eta pentsatu dut *begitaraziodun *eratorpenezkoa neologismo ona izan
> zitekeela (neologismo diot, ez baitut, era horretan, inon ere idoro, sarean
> egindako ikerketa txikian).
>
>
> Hiztegietan ez dut inon ere ikusi *bisionario *mailegaturik, eta,
> "legezko hutsune" (vacío legal) horren aurrean, menturatu naiz *begitaraziodun
> *krimena egikaritzera, baina beldurrez, ostera ere, "garbizale" deituko
> didatela eta larrutua izanen naizela...
>
>
> Baina nahiko ongi ulertzen da Fr. Leon *begitaraziodun *bat izan zela,
> ezta?
>
>
> *Bisionario *bat izan zela ere bai, jakina...
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210326/c463a7f5/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago