[itzul] grassroots / de base

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Api 21, 23:03:16, CEST 2023


Alta, eliteko futbola esango genuke, ezta? edo nazioarteko futbola, baina
eskola-futbola...
Futbol mailetan oinarrikoa, lehen mailakoa eta elitekoa daudela esango
genuke. Edo futbol amateurra....
Beharbada, izenondoaren edo adjektiboaren bidea ere baliatu ahalko genuke,
futbol profesionala, ...
Grassroot hori, ordea, futbolari aplikatuta, ez dakit de base horren guztiz
baliokidea ote den. Esan nahi dut, base horrek ondo deskribatzen du
oinarrian dagoena, erakunde edo multzo hierarkizatu batean (horregatik
esaten bide da cristianos de base), baina, gizarte mugimenduetan, berdin
ote? Gizarte zibilaren eta erakunde edo alderdi politikoen arteko binomio
horretan, non kokatzen da grassroot...eta non de base?

Hierarkia bada tartean, ez diot inongo eragozpenik ikusten "oinarriko
futbol"i nahiz oinarri-futbola, eskoka kirola esaten dugun bezala....

Ana Martin <ana a bildua emun.eus> igorleak hau idatzi zuen (2023 api. 21, or.
22:40):

> Egun on!
> Euskaltermen oinarri-futbol...
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2023 api. 21(a), or. (11:08)):
>
>> Kaixo, egun on.
>>
>> "Deporte de base" begiratuta, EUSKALTERMek "oinarriko kirol" ekartzen du,
>> 4. ponderazio-markarekin.
>>
>> Arau orokor gisa, ni pertsonalki ez naiz euskaraz izenlagunak
>> lexikalizatzearen batere lagun, testuan txertatzean problema asko sortzen
>> dituztelako ("gure gizartearen oinarriko mugimenduak" sintagman, adibidez,
>> [gure gizartearen oinarri]ko mugimenduak ulertzen da, nire ustez).
>>
>> Bestetik, "oinarriko" hurbilegi ikusten dut "oinarrizko"tik, eta alde
>> horretatik nahasgarria, "grass roots" horrekin adierazi nahi dena zuk
>> azaldutako esanahi espezifikoa denez gero.Inportantea iruditzen zait
>> "oinarrizko" eta "grass roots" bereiztea.
>>
>> Agian, eredutzat ingelesezkoa har genezake, gaztelaniazkoa hartu ordez:
>> erro-mugimenduak, erro-demokrazia...
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2023 api. 21(a), or. (10:21)):
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Funtsean eta gaingiroki azalduta, maila sozial baxuenetan oinarrituriko
>>> elkarte edo mugimenduak dira *grassroots *delakoak. Herri-mailakoak,
>>> eta ez botere-hierarkien araberakoak. Adibidez: *grassroots movements*, *grassroots
>>> organizations*, *grassroots democracy*...
>>>
>>> Gaztelaniaz, *de base *erabiltzen da halakoetan: *movimientos de base*,*
>>> organizaciones de base*, *democracia de base*...
>>>
>>> Nola emango zenukete euskaraz? *Oinarriko kristau* uste dut ohikoa dela
>>> eta ildo beretik doala. Beraz, *oinarriko mugimenduak*, *oinarriko
>>> erakundeak*, *oinarriko demokrazia*?
>>>
>>> Eskerrik asko,
>>>
>>> Amaia
>>>
>>>
>>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>> Virus-free.www.avast.com
>>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>> <#m_1136675577192153570_m_2558243788453882068_m_8223311268471305572_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>>
>>
>
> --
>
>
>
>
>
> [image: alt_text]
>
>
> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus/>
> Ana Martin Urmeneta
> Itzultzailea
>
> 943 711 847 | ana a bildua emun.com
>
> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus
>
> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
> YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
> ------------------------------
> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>
> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230421/26796d7a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago