[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 225 bilduma, 5. zenbakia

Ane Lopez anelpzdz a bildua gmail.com
Al, Ots 13, 16:19:27, CET 2023


Eskerrik asko guztioi!

Xabierrek aipatzen zuen a) kasua delakoan gaude. Beraz, guk ere, Elhuyarren
bezala, "belaunaldiarteko ekitaterako mekanismo" erabiliko dugu
aurrerantzean.

Mila esker,

Ane

Mezu hau jaso duzu <itzul-request a bildua postaria.com> helbidetik (2023 ots. 9,
og. (18:10)):

> ItzuL zerrendako mezuak bidali itzul a bildua postaria.com helbidera.
>
> Web bidez zerrendan izena emateko, edo zerrenda uzteko, joan helbide
> honetara:
>         https://postaria.com/mailman/listinfo/itzul
>
> Posta elektronikoz egin nahi baduzu, bidali mezu bat 'help' hitza
> idatzita (aipu markarik gabe), bai Gaia lerroan zein mezuan bertan,
> helbide honetara:
>         itzul-request a bildua postaria.com
>
> Zerrenda kudeatzen duenarekin harremanetan jartzeko:
>         itzul-owner a bildua postaria.com
>
> Mezu honi erantzuten badiozu, mesedez, editatu Gaia (subject) lerroa.
> Horrelako mezuak saihestuko dituzu: "Re: ItzuL Mezu-Bilduma...".
>
>
> Gaurko gaiak:
>
>    1. Mecanismo de equidad intergeneracional (Ane Lopez)
>    2. Fwd:  Mecanismo de equidad intergeneracional
>       (Iñaki Arrieta - BiTEZ)
>    3. Re: Mecanismo de equidad intergeneracional (Xabier Aristegieta)
>    4. Erantzukizun/Erantzunkidetasun (Patricia Jorge Kuartango)
>    5. Re: Mecanismo de equidad intergeneracional
>       (Alfontso Mujika Etxeberria)
>
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> Message: 1
> Date: Thu, 9 Feb 2023 12:35:57 +0100
> From: Ane Lopez <anelpzdz a bildua gmail.com>
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: [itzul] Mecanismo de equidad intergeneracional
> Message-ID:
>         <CAAy__TDAOkrN=jPJ=
> djmxPX+2cfO2HSLfz4k_a5Yfunx-OzWDQ a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> Kaixo:
> 2023ko urtarrilaren 1ean, *Mecanismo de equidad intergeneracional* (MEI)
> deritzon kotizazioa sartu da indarrean. Eta nominei buruzko testu bat
> itzuli behar dugu orain.
>
> Hainbat modutan aurkitu dugu itzulita han eta hemen:
> Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> Belaunaldi arteko Ekitaterako Mekanismoa (BEM)
> ...
>
> Zein da egokiena? Legez ezarritako kuota bat izan arren, ez dugu euskarazko
> lege-erreferentziarik aurkitzen.
>
> Mila esker aldez aurretik,
>
> Ane López
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/b6f0f9a3/attachment-0001.htm
> >
>
> ------------------------------
>
> Message: 2
> Date: Thu, 9 Feb 2023 12:48:07 +0100
> From: Iñaki Arrieta - BiTEZ <itzul a bildua bitez.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: [itzul] Fwd:  Mecanismo de equidad intergeneracional
> Message-ID: <6347ee7d-405c-dabf-7b61-2fe39c7ba3ce a bildua bitez.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"; Format="flowed"
>
> Hitz-ekonomiaren izenean, lehena emango nuke.
>
> Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 09/02/2023 a las 12:35, Ane Lopez escribió:
> > Kaixo:
> > 2023ko urtarrilaren 1ean, /Mecanismo de equidad intergeneracional/
> > (MEI) deritzon kotizazioa sartu da indarrean. Eta nominei buruzko
> > testu bat itzuli behar dugu orain.
> >
> > Hainbat modutan aurkitu dugu itzulita han eta hemen:
> > Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> > Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> > Belaunaldi arteko Ekitaterako Mekanismoa (BEM)
> > ...
> >
> > Zein da egokiena? Legez ezarritako kuota bat izan arren, ez dugu
> > euskarazko lege-erreferentziarik aurkitzen.
> >
> > Mila esker aldez aurretik,
> >
> > Ane López
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/4dee1483/attachment-0001.htm
> >
>
> ------------------------------
>
> Message: 3
> Date: Thu, 9 Feb 2023 13:11:19 +0100
> From: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] Mecanismo de equidad intergeneracional
> Message-ID:
>         <CAH=wCBOAJTQTtFifH2=_vV==
> oX_OjmpXcp3hU+8vsvztc6LKVg a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> Argi eduki behar den lehenbiziko gauza da ea "intergeneracional" hori
> zertaz esaten den: ekitateaz ala mekanismoaz.
>
> Alegia:
> a) [mecanismo] de [equidad intergeneracional]
> ala
> b) [mecanismo de equidad] [intergeneracional]
> esan nahi duen.
>
> Itzulkizuna "mecanismo de equidad" soilik balitz, euskarazko itzulpena
> "ekitate-mekanismo" litzateke. Hots, izen-elkarte bat.
>
> Baina hitz-elkarte horretan ezkerreko elementua informazioz aberasten
> baldin bada eta  "belaunaldiarteko ekitate" baldin bada, horrek ez du bloke
> gisa funtzionatzen, izen-elkarteari begira. Hots, "belaunaldiarteko
> ekitate-mekanismo" bat ez da [belaunaldiarteko ekitate]-[mekanismo] bat,
> baizik eta [belaunaldiarteko] [ekitate-mekanismo] bat, halako moduz non
> belaunaldiartekoa mekanismoa den, eta ez ekitatea.
>
> Arrazoi berberagatik dira okerrak, nire ustez, honelakoak:
>
> Umeen arropa denda: ez da umeen arropa saltzen duten denda bat, baizik eta
> arropa denda bat, zeinaren jabea umeak diren.
> Herritarren arreta zerbitzua: ez da zerbitzu bat herritarren arretakoa,
> baizik eta arreta zerbitzu bat, herritarrek daukatena.
> Oinarrizko kirol taldeak ez da "grupos de deporte base", baizik eta "grupos
> básicos de deporte".
> Emakume eta gizonen arteko berdintasun arloa ez da arlo bat, emakume eta
> gizonen arteko berdintasunarena, baizik eta berdintasun-arlo bat, emakume
> eta gizonen artekoa.
> Animaliekiko terapia zentroak ez dira "centros de terapia con animales",
> baizik eta terapia-zentro batzuk, animaliekikoak.
> Ganberako musika zuzendaria ez da "director de música de cámara", baizik
> eta musika-zuzendari bat, eta ganberakoa musikaria bera da.
> Laguntza bidezko ugalketa zentroa ez da "centro de reproducción asistida",
> baizik eta "centro asistido de reproducción", edo antzeko zerbait (laguntza
> bidezkoa, espresio horretan, zentroa delako, ez ugalketa).
> Eta abar eta abar.
>
> Laburbilduz:
>
> Goiko a) kasuan, belaunaldiarteko ekitateKO/RAKO mekanismoa behar luke,
> nire ustez.
> Goiko b) kasuan, orduan bai, belaunaldiarteko ekitate-mekanismoa.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Ane Lopez (anelpzdz a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 ots. 9,
> og. (12:36)):
>
> > Kaixo:
> > 2023ko urtarrilaren 1ean, *Mecanismo de equidad intergeneracional* (MEI)
> > deritzon kotizazioa sartu da indarrean. Eta nominei buruzko testu bat
> > itzuli behar dugu orain.
> >
> > Hainbat modutan aurkitu dugu itzulita han eta hemen:
> > Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> > Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> > Belaunaldi arteko Ekitaterako Mekanismoa (BEM)
> > ...
> >
> > Zein da egokiena? Legez ezarritako kuota bat izan arren, ez dugu
> > euskarazko lege-erreferentziarik aurkitzen.
> >
> > Mila esker aldez aurretik,
> >
> > Ane López
> >
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/763f1621/attachment-0001.htm
> >
>
> ------------------------------
>
> Message: 4
> Date: Thu, 9 Feb 2023 13:13:14 +0100
> From: Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: [itzul] Erantzukizun/Erantzunkidetasun
> Message-ID:
>         <CAGOdroCgsvRSjfSr-d6swi0KPNRF-wBepnkpVgU=
> th8UcHe6Fg a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>
> Zalantza: lehenagotik «erantzukizun» bageneukan, zergatik, gero,
> «erantzuNkidetasun»?
>
> Itzel kosta zitzaidan lehenengoa «n» barik idazten ikastea, eta, orain,
> bigarrenarekin, nahastu egiten naiz sarri  ?.
>
> Ondo-ondo segi!
>
>
>
> Patri
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/f4e7b2e5/attachment-0001.htm
> >
>
> ------------------------------
>
> Message: 5
> Date: Thu, 9 Feb 2023 13:13:22 +0100
> From: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] Mecanismo de equidad intergeneracional
> Message-ID:
>         <CAHpR9XFGNzr3DYiR1d1m1RVh0Aztk6Bhm49x5=0f=
> 7-CF+kPbQ a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> Elhuyarren *belaunaldiarteko ekitaterako mekanismo* erabiltzen ari gara.
> Duela gutxi gertatu zitzaigun itzulpen batean erabili beharra, eta,
> eztabaidatu ondoren, era horretara finkatu genuen barne-glosarioan.
>
> *belaunaldiarteko *loturik idazteko jada arazorik ez dago (*belaunaldi
> arteko* idazteko ere ez, jakina), hor baititugu Euskaltzaindiaren
> Hiztegian *bokalarteko,
> diziplinarteko, eskolarteko, estatuarteko, herriarteko, hiriarteko,
> kulturarteko, nazioarteko.*
>
> Garbi dago *intergeneracional *adjektiboa *equidad *izenari dagokiola eta
> ez *mekanismo *izenari (*mecanismo de [equidad intergeneracional]* eta
> ez *[mecanismo
> de equidad] intergeneracional*). Horregatik, badirudi problematikoa izan
> litekeela hitz-elkarketara jotzea, *ekitate-mekanismo* hitz-elkartearen
> burua *mekanismo *baita, hau da, *ekitate-mekanismoa* mekanismo-mota bat
> da, eta, izenlagun bat edo izenondo bat eransten bazaio, badirudi sintagma
> horretan "mekanismo" kalifikatzen dela, eta ez "ekitate".
>
> Era horretako elkarteetan, batzuetan, ez dago ulertzeko arazorik edo,
> desberdin ulertuta ere, ez dago arazo semantiko handirik. Adibidez,
> "baserriko behien esnea" idatzi beharrean "baserriko behi-esnea" jarriz
> gero, ez dago arazorik, hala behiak nola esnea baserrikoak baitira, baina
> badirudi hori ezin dela orokortu.
>
> Hau idatzi du Ane Lopez (anelpzdz a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 ots. 9,
> og. (12:36)):
>
> > Kaixo:
> > 2023ko urtarrilaren 1ean, *Mecanismo de equidad intergeneracional* (MEI)
> > deritzon kotizazioa sartu da indarrean. Eta nominei buruzko testu bat
> > itzuli behar dugu orain.
> >
> > Hainbat modutan aurkitu dugu itzulita han eta hemen:
> > Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> > Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> > Belaunaldi arteko Ekitaterako Mekanismoa (BEM)
> > ...
> >
> > Zein da egokiena? Legez ezarritako kuota bat izan arren, ez dugu
> > euskarazko lege-erreferentziarik aurkitzen.
> >
> > Mila esker aldez aurretik,
> >
> > Ane López
> >
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> --
>
>
> --
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager
> baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan,
> ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko.
> Zure
> datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu,
> haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko
> araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi
> goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara
> datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
>
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/d13e360e/attachment.htm
> >
>
> ------------------------------
>
> Subject: Bilduma oina
>
> _______________________________________________
> ItzuL posta zerrenda
> Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
> Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona:
> itzul-leave a bildua postaria.com
>
>
> ------------------------------
>
> Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 225 bilduma, 5. zenbakia
> *******************************************************************
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230213/940a4b77/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago