[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos

Alberto Martínez de la Cuadra albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
Al, Uzt 17, 09:38:34, CEST 2023


Saroi Jauregik aipatutako aditz-egiturari ('egin izango', 'etorri
izango'...) dagokionez, Bizkaieraren Atariko Dakienak Daki atalean bada
artikulu bat, Iturrikok sinatua, besteak beste honako hauek azaltzen
dituena:

“Mogelek, bere berba-jardunetan, Peruren ahoan esaldi hau darabil: Maia
prest dago, jatekoa bere bai, ta nire umeak ‘*oraingo gosetu izango dira’*.
Maria, atera eiguzu saldea. Gaztelaniaz: para ahora ya les habrá entrado el
apetito. Hiztunak, berbetan dagoan momentu horretan, jazoera edo egoera bat
umeak gosetuak egotea gertatu izan dalako ustea edo susmoa adierazo gura
dau ‘*gosetu izango dira’* aditz perifrasi horregaz; benetan jazo izan
dalako ziurtasunik edo frogarik euki ez arren.”

“Aditz prozesuaren balio-esangura hori, futuro perfektua dalakoarena, gaur
egungo euskaldun askok ez daki era horretara esaten, eta dakigunok edo
ikasi dogunok be nekez erabilten dogu horretara. Hizuntzaren erabilera
onean, landuan, erabili behar gendukela, inondik be.”

“Futuro perfektua deritxon denpora-aspektudun egitura hau, *gosetu izango
dira* dalakoa, zaharra edo aspaldikoa dogu euskeran, denporearen
joan-etorrian hiztun askorentzat usadiotik aldendua egon arren; egitura
zaharkitu gisa bazterturik.”

“Aditz perifrasi egitura hau ez da idatzizkoan sarri agiri dan
horreetarikoa, eta klasikoen artean be, batzuen artean ondo lekukotua
dagoan moduan, beste batzuen artean ostera, edo bakan agiri da edota sekula
be ez. Pedro Astarloak oparo darabil, esaterako; baina ez hainbeste
Añibarrok edo Frai Bartolomek. Dana dala, XIX. mendearen lehen erdiko
idazleentzat gitxi-asko ezaguna da perifrasi hori. Eskura ditugun
lekukotasunak erabiliko ditugu geure azalpenerako.”

“Gomendio gisa, duda barik erabilgarritzat joten dogu /*etorri izango da*/
aditz perifrasia, berariaz euskera landuan. Literatura sorkuntzan izan
daiteke, inon izatekotan, onuragarri.”

Artikulua hemen:

https://www.bizkaiera.eus/etorri-izango-da-aditz-perifrasia-eta-beste-aukerak/



Alberto
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230717/923f7915/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago