[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos
Juan Luis Zabala
jaulis62 a bildua gmail.com
Al, Uzt 17, 13:46:40, CEST 2023
Azkoitian, eta beste herri askotan, zaharrei (ni baino zaharragoei)
hitzetik hortzera entzun izan dizkiet honelakoak: "Bere izena ezabaturik
izango du, ez da inon ageri eta". "Hogei urte baditu, soldaduska eginik
izango du". "Aspaldi laketurik izango da, euskaraz ederki asko egiten du
behintzat". Adinkideen eta gazteagoen artean, tamalez, nekez horrelakorik.
Alberto Martínez de la Cuadra <albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com>
igorleak hau idatzi zuen (2023 uzt. 17, Asl 09:38):
> Saroi Jauregik aipatutako aditz-egiturari ('egin izango', 'etorri
> izango'...) dagokionez, Bizkaieraren Atariko Dakienak Daki atalean bada
> artikulu bat, Iturrikok sinatua, besteak beste honako hauek azaltzen
> dituena:
>
> “Mogelek, bere berba-jardunetan, Peruren ahoan esaldi hau darabil: Maia
> prest dago, jatekoa bere bai, ta nire umeak ‘*oraingo gosetu izango dira’*.
> Maria, atera eiguzu saldea. Gaztelaniaz: para ahora ya les habrá entrado el
> apetito. Hiztunak, berbetan dagoan momentu horretan, jazoera edo egoera bat
> umeak gosetuak egotea gertatu izan dalako ustea edo susmoa adierazo gura
> dau ‘*gosetu izango dira’* aditz perifrasi horregaz; benetan jazo izan
> dalako ziurtasunik edo frogarik euki ez arren.”
>
> “Aditz prozesuaren balio-esangura hori, futuro perfektua dalakoarena, gaur
> egungo euskaldun askok ez daki era horretara esaten, eta dakigunok edo
> ikasi dogunok be nekez erabilten dogu horretara. Hizuntzaren erabilera
> onean, landuan, erabili behar gendukela, inondik be.”
>
> “Futuro perfektua deritxon denpora-aspektudun egitura hau, *gosetu izango
> dira* dalakoa, zaharra edo aspaldikoa dogu euskeran, denporearen
> joan-etorrian hiztun askorentzat usadiotik aldendua egon arren; egitura
> zaharkitu gisa bazterturik.”
>
> “Aditz perifrasi egitura hau ez da idatzizkoan sarri agiri dan
> horreetarikoa, eta klasikoen artean be, batzuen artean ondo lekukotua
> dagoan moduan, beste batzuen artean ostera, edo bakan agiri da edota sekula
> be ez. Pedro Astarloak oparo darabil, esaterako; baina ez hainbeste
> Añibarrok edo Frai Bartolomek. Dana dala, XIX. mendearen lehen erdiko
> idazleentzat gitxi-asko ezaguna da perifrasi hori. Eskura ditugun
> lekukotasunak erabiliko ditugu geure azalpenerako.”
>
> “Gomendio gisa, duda barik erabilgarritzat joten dogu /*etorri izango da*/
> aditz perifrasia, berariaz euskera landuan. Literatura sorkuntzan izan
> daiteke, inon izatekotan, onuragarri.”
>
> Artikulua hemen:
>
>
> https://www.bizkaiera.eus/etorri-izango-da-aditz-perifrasia-eta-beste-aukerak/
>
>
>
> Alberto
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230717/b287ef8d/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago