[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos

Joxe Mari Berasategi jxmbezu a bildua gmail.com
Al, Uzt 17, 20:18:14, CEST 2023


Eskerrik asko, Juan Luis.
Horregatik aipatu nuen aurrekoan Euzkitze, harritu samarrik Azkoitikoa
izanda Albertok Bizkai aldean hain ondo lekukotu duen -(r)ik gabeko forma
darabilelako hitzetik hortzera.
Norbaitek bi forma horien banaketaz eta erabileraz argitasunen bat ematerik
izango balu, ni eskertuta.
Ondo-ondo bizi,
Joxe Mari Berasategi
Tutera

Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023
uzt. 17(a), al. (13:46)):

> Azkoitian, eta beste herri askotan, zaharrei (ni baino zaharragoei)
> hitzetik hortzera entzun izan dizkiet honelakoak: "Bere izena ezabaturik
> izango du, ez da inon ageri eta". "Hogei urte baditu, soldaduska eginik
> izango du". "Aspaldi laketurik izango da, euskaraz ederki asko egiten du
> behintzat". Adinkideen eta gazteagoen artean, tamalez, nekez horrelakorik.
>
> Alberto Martínez de la Cuadra <albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com>
> igorleak hau idatzi zuen (2023 uzt. 17, Asl 09:38):
>
>> Saroi Jauregik aipatutako aditz-egiturari ('egin izango', 'etorri
>> izango'...) dagokionez, Bizkaieraren Atariko Dakienak Daki atalean bada
>> artikulu bat, Iturrikok sinatua, besteak beste honako hauek azaltzen
>> dituena:
>>
>> “Mogelek, bere berba-jardunetan, Peruren ahoan esaldi hau darabil: Maia
>> prest dago, jatekoa bere bai, ta nire umeak ‘*oraingo gosetu izango
>> dira’*. Maria, atera eiguzu saldea. Gaztelaniaz: para ahora ya les habrá
>> entrado el apetito. Hiztunak, berbetan dagoan momentu horretan, jazoera edo
>> egoera bat umeak gosetuak egotea gertatu izan dalako ustea edo susmoa
>> adierazo gura dau ‘*gosetu izango dira’* aditz perifrasi horregaz;
>> benetan jazo izan dalako ziurtasunik edo frogarik euki ez arren.”
>>
>> “Aditz prozesuaren balio-esangura hori, futuro perfektua dalakoarena,
>> gaur egungo euskaldun askok ez daki era horretara esaten, eta dakigunok edo
>> ikasi dogunok be nekez erabilten dogu horretara. Hizuntzaren erabilera
>> onean, landuan, erabili behar gendukela, inondik be.”
>>
>> “Futuro perfektua deritxon denpora-aspektudun egitura hau, *gosetu
>> izango dira* dalakoa, zaharra edo aspaldikoa dogu euskeran, denporearen
>> joan-etorrian hiztun askorentzat usadiotik aldendua egon arren; egitura
>> zaharkitu gisa bazterturik.”
>>
>> “Aditz perifrasi egitura hau ez da idatzizkoan sarri agiri dan
>> horreetarikoa, eta klasikoen artean be, batzuen artean ondo lekukotua
>> dagoan moduan, beste batzuen artean ostera, edo bakan agiri da edota sekula
>> be ez. Pedro Astarloak oparo darabil, esaterako; baina ez hainbeste
>> Añibarrok edo Frai Bartolomek. Dana dala, XIX. mendearen lehen erdiko
>> idazleentzat gitxi-asko ezaguna da perifrasi hori. Eskura ditugun
>> lekukotasunak erabiliko ditugu geure azalpenerako.”
>>
>> “Gomendio gisa, duda barik erabilgarritzat joten dogu /*etorri izango da*/
>> aditz perifrasia, berariaz euskera landuan. Literatura sorkuntzan izan
>> daiteke, inon izatekotan, onuragarri.”
>>
>> Artikulua hemen:
>>
>>
>> https://www.bizkaiera.eus/etorri-izango-da-aditz-perifrasia-eta-beste-aukerak/
>>
>>
>>
>> Alberto
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230717/715fac0d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago