[itzul] Acotar los rasos

Aitor Salaberria trslbrr a bildua gmail.com
Iga, Uzt 23, 11:52:28, CEST 2023


Kaixo, Joxemari:


Antza, bertako abereei zuzendutako lurrak mugatzeari buruz ari da, horrela,
hauen ustiapena mantentzeaz gain, bailara errespetatzen da, kanpoko abereei
sarrera ukatuz.

"acotar" aditza "mugatu" bezala itzuliko nuke. Halere, Elhuyarren "acotar"
sarreran "mugarritu" erabiltzen du lurren testuinguruan:
hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/acotar

"rasos" hitzak "lur biluziei" egiten die erreferentzi. 5000 hiztegian
hainbat sinonimo daude:

"adj. despejado/da: garbi, soil, bipil, gorri, biluzi, arraso; vimos
territorios rasos, sin hierba ni árboles: lurralde bipilak ikusi genituen,
belarrik ez zuhaitzik gabeak; zona rasa: alde biluzia; monte raso: mendi
soila / mendi gorria."

Aukeran, "lur soil" erabiliko nuke, adibidez, "lur bipilak" asko gustatu
zaidan arren.

Proposamena: "lur soilak mugatzen/mugarritzen dira" esango nuke.

Igande on guztioi,
Aitor Salaberria

Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
(2023 uzt. 23, ig. 11:27):

> Kaixo.
>
> Esaldi honetan...
>
> Se evita con la Pared la entrada de ganado ajeno al valle y en cuanto al
> aprovechamiento ganadero local, se acotan los rasos a fin de mantener dicho
> aprovechamiento y hacerlo compatible con el forestal.
>
> ... badakizu zehazkii zer esan nahi duen "se acotan los rasos"?
>
> MIla esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230723/f80707bf/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago